Hurrengo Lan Erreformaren aurrean

HORDAGO – El Salton argitaratuta. Jon Bernat Zubiri Rey eta Endika Alabort Amundarain

ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, badirudielako gutxi barru erreforma berri baten aurrean aurkituko garela.

Non gauden

Espainiar Erresuman Gobernu aldaketak aurreko legegintzaldietako arau polemiko batzuen azaleko aldaketa ekar dezake, eta horien artean dago 2012ko Lan Erreforma. ELA sindikatuak egindako txostenaren ustez, Langileen Estatutuaren erreforma horren abiapuntua hiru arrazoirengatik da kezkagarria :

  • Lehenengoa : estatuko zentral sindikal handiek (CCOOk eta UGTk) erreforma partzial bat egiteko akordioa lortu dute gobernuarekin. Gogoratu behar dugu 2010 eta 2012 artean hiru Lan Erreforma egin zirela, eta egungo aldaketek ez dituzte horiek errotik eraldatuko ezta indargabetuko.
  • Bigarrena: aldaketa puntualak bakarrik aurreikusten dira, gainerako artikuluak ontzat ematen.
  • Hirugarrena: badirudi azpikontratazioa soilik landuko dutela, beste arlo guztietan ezer aldatu gabe.

Erakunde sindikalek Langileen Estatutu osoa eztabaidatzeko momentua da, batez ere negoziazio kolektiboaren eremua, estatalizazioari aurre egiteko asmoz. Bestalde, eta badirudi Espainiako Erresumaren parlamentuan indar oreka interesgarri bat dagoela, hori ahalbidetu dezakeena.

Erakunde sindikalek Langileen Estatutu osoa eztabaidatzeko momentua da, batez ere negoziazio kolektiboaren eremua, estatalizazioari aurre egiteko asmoz

Irakurtzen jarraitu

Advertisements
Orotarikoa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Lanaren Ekonomia : Hurrengo krisia, gero eta hurbilago

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa koiuntura atalean aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzi du Argian eta berarekin bat egin dugu. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei hilabetean behin edo birritan. Euskal Herria eta Espainiaren dato ekonomiko eta sozialak aurkezten du txostenak, egoeraren irakurketa bat eginez.

Audioa entzuteko: https://www.bilbohiria.eus/54528

Testua osoa : https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/egungo-errealitatea-krisi-hasierakoa-baino-okerragoa-da

analisia, irratia, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Abstentzioaren mamua

Testu hau idazten dudanean, hausnarketa eguna da, eta hainbat idei darabilkidate buruan. Badaramat denbora luze bat zeinean politika parlamentarioa nire egunerokotasuna inbaditzen duela: telebista, idatzizko prentsa, irratia, interneten nabilenean… Baina apirilak 28ko data gero eta hurbilago egon, inbasio hori gero eta indartsuagoa bilakatu da. Abstentzioa eta ultra eskuinaren mamua izan dira batez ere eztabaida gidatu dituzten elementuek, eta hainbat lekutan entzun ditudan hauteskundeetan parte hartzeko argudio askok bi hauetan oinarritu dira.
 
Abstentzioaren aurkako gurutzada bizi izan dugu. Honen aurrean izan diren jarrerak anitzak dira, baina bi nagusitu dira. Bata, parte hartzea modu adiskidetsu batean eskatzea, ez duela ezer kostatzen eta eskuinari aurre egiteko beharrezko pausua dela. Bestea, abstentzioaren aurkako jarrera gogorra, abstenituko direnei gertatuko den hondamendiaren erantzuleak eginez.
 
Faxismoaren gorakadari buruzkoa, zer esan. Egia esan behar badut, 1978ko Erregimena frankismoaren jarraipen bat da eta frankistak zirenak euren bulegoetan jarraitu zuten. Begirada bat bota Kataluniako Erreferenduma epaitzen ari diren epaileei; Espainiar Erresumako parlamentuetan izan diren diputatuei; indar errepresiboetan dauden agintariei; Administrazioan dauden hainbat kargu. Beste gauza bat da orain, dirudienez, kaleak hartzen ari direla. Ultra eskuindar hauek beti hor izan dira, demokrata mozorroa jantzita.
 
Hala ere, onartu behar dut abstenituko direnen artean, denetarik dagoela: pasotak, ziurrenik gehiengoa direnak, eta abstentzio aktiboa planteatzen dutenak, seguru asko, gutxiengoa. Azken aukera hau erabat legitimoa dela azpimarratu behar dut, nahiz eta azken aldian hauen aurka eman diren erasoak. Zergatik botoa emateko hainbeste matraka? Faxismoaren gorakada dela eta botoa eman behar dela esaten dutenekin, kontuz. Gorakada hori ez da abstentzionisten erantzukizuna; alderdi ultraeskuindarrei botoa eman dieten erantzukizuna izango da. Gerta daiteken hondamendia ez da abstentzioaren errua izango. Hor, beste hausnarketa bat egitea beharrezkoa da.
Agian ezker parlamentarioari autokritika pixka bat falta zaio. Arazoa ez da izango proposamen hauek ez dutela konbentzitzen, ezta? Gero eta jende gehiago, planteamenduen aurrean hotz geratzen dela. Orduan, non dago arazoa, proposamenetan edo boto emaile potentzialetan? Badakit agian desesperazio puntu batek abstentzioaren aurkako jarrera gogortzea eraman zezakeela, baina zintzoak izan behar dugu. Erantzukizuna besteei ez bota, mesedez.
 
Ultra eskuinaren gorakadaren atzean, aldiz, pairatzen dugun egoera sozioekonomikoa dago. Honi nola egin aurre? Botoa emanez gutxi egin daiteke. Bide eraginkorrena langileon artean elkartasuna berrindartzea da, gizarte erantzukizuna gure gain hartzea: lankideak prestatuz, politizatuz, lan arloan antolatuz, herrietan eta auzoetan politika eginez, era autonomo batean. Klase borroka areagotzea, era transbertsal batean feminismoa, ekologismoa eta nazio zapalkuntza barneratuz. Kalea (lantokiak barne), ultraeskuinaren esku geratzen badira, arazo hori konpontzeko bozkatzearekin ez da aski izango. Eta ultra eskuina ez da bakarrik alderdi politiko zehatz batzuen monopolioa. Gogoratzen dut eraso bortitzenak alderdi sozialdemokratek aplikatu dituztela; gure lurraldean, aldiz, eskuin zibilizatuak. Ultra eskuina ez da haien marka, baina bai beraien politikena.
 
Abstentzioari kritika ugari egin zaizkio. Eta noski, ezker parlamentarioari kritika egiten diodanean, abstentzioari ere egin behar zaio: proposamen hau ez badoa praxi bati lotuta, ez bada egunero politika egiteko praktika batekin lotzen, zeozer hutsala da.
 
Agian hauteskundeei gehiegizko garrantzia ematen ari diegu. Hausnarketarako aipu bat uzten dizuet, Voltairine de Cleyrerena: “Langileek ikasi behar dute euren boterea ez dago botoen indarrean, ekoizpena gelditzeko gaitasunean baizik”. Langile hitza zentzu zabal batean ulerturik, esaldi honen indarra erabatekoa da.
ikuspuntuak, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Gutxieneko soldataren igoera Espainian, aldaketarako ezinbesteko urratsa

Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira.  Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH hotelean eta Barcelo hoteleko langileen esplotazioa egoera aztertu dute  Aiala Elorrietarekin batera. Aiala Elorrietak Bilboko bi hoteletan ematen ari den lan gatazka aztertu du, jatorri anitzeko emakumeek soldata duin bat exijitzen ari baitira azpikontratazio garai hauetan. Bilbo munduan zehar saldu den momentu beran, MTV zela eta, langile hauek garbitzen duten gelako 2,5 eurotik behera ordaintzen baitzaie.

Koiuntura : Gutxieneko soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politiko

Egitura : Latindar Amerikaren “hamarkada galdua”: berriro errepikatuko al da?

Argia : Euskal kellyak

Bilbo Hiria Irratiko audioa, Hordagon artikulua eta Argian artikulua

Irakurtzen jarraitu

analisia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Estatistikak: zerbitzuen ekonomian dantzan

Argian argitaratua, 2018ko ekainaren 17a

Tokiko administrazioak, aldundiak eta gobernu autonomikoak poz-pozik daude. Hazkunde ekonomikoan gaude, langabezia tasa murriztu da. Zerbitzua da puntako sektorea eta ez dute turismofobia hitzarekin izendatu duten protesta multzoa ulertzen. Euskal Herri penintsularra ondo doa. Irakurtzen jarraitu

Argia, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Langile bakoitzak sortzen duen aberastasunaren ia %40a enpresarien poltsikoetara doa

Gaurko saioan kointura atalean Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak argitaratutako txostena aztertu dute J on Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainek, azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak ‘frackin’-aren egoera EAEn aztertu du.

Koiuntura. Orkestra Institutuak EAE-ko ekonomiaren inguruko datuak argitaratu ditu

Egitura. Ilusioen trafikanteek gure etorkizuna irudikatzen jarraitzen dute

Argia. EAEn fracking-a abiarazteko urrats berriak egin ditu Jaurlaritzak: zundaketak baimendu Bizkaia eta Gipuzkoan

Bilbo Hiria Irratiko audioa, Hordagon artikulua eta Argian artikulua

Irakurtzen jarraitu

analisia, Argia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Prekarioen errealitateak

Argian argitaratua, 2018ko azaroaren 11.

Agintariek estatistika zerbitzuek eskaintzen dituzten datuak era baikorrean irakurri dituzte. Bai langabezia, bi digituetako zenbakia atzean utzi baitu, baita hazkunde ekonomikoa, nahiz eta joera beherakorra den. Nire lanbideko hainbat kideren analisia antzekoa da, krisia atzean utzi dugula, kontratazioa gora egin duela, enplegua arin lor daitekeela. Baina, nire iritziz, krisiak gizartean egin duen haustura oso handia eta larria da.

Gizartearen zati hazkor bat oinarrizko eskubide sozialik gabe geratzen ari da, azken hamar urteetan pairatutako Errezesio Handia dela eta. Enplegua eta familia bateragarri egiteko politiken artean, lan jardunaldi murriztapena dago; baina lan merkatuan emandako aldaketak direla eta, egia esan, langile askok ez dute eskubide hori bermaturik: behin-behineko kontratu prekarioak lotzen dituen emakume batek badaki bere eskubidea eskatzerakoan, ez diotela kontraturik berrituko. Haurra izatea buruan badu, enplegua galtzeko arriskua handia da.

Demagun emakume horrek etxebizitza bat alokatu nahi duela, bankuek noski, ez diote hipotekarik salduko eta. Gero eta sarriagoa da berme bat eskatzea eta merkatu librean dauden etxebizitzen prezioa urtez urte puztuz joan da. Lan prekarioek, soldata baxukoak eta behin-behinekotasun handikoak, ez dute gurasoen etxetik ateratzea errazten.

Elikagai ekologiko eta arropa etikoa kontsumitzea nahi izango du. Baina enplegu prekario hauekin, soilik txatar-sasi-elikagaiak edo pestizidez kutsatutakoak izango ditu eskuragarri; Asiako langileak zapaltzen dituzten multinazional baten arropa merkea erosiko du, beren soldatarekin ezinezkoa izango baitzaio etikoa erostea.

Sarritan, ingurua bakoitzaren errealitatetik azaldu ohi dugu. Honen adibide bat da ezagutzen dugun kasu konkretu batetik orokortasuna dela pentsatzea, estrapolazio falazia. Lehenago aipatu ditudan lanbide-kideek ez dute horrelakorik ikusten, errealitatea euren bizi mailatik azaltzen dutelako. Baina antzeko joerak ikusi ditut enplegu egonkorra dutenen aldetik (sarritan, pertsona helduak). Ez dute ulertzen zergatik jaiotza tasa hain baxua den, legean lortutako aurrerapenekin; ez dute ulertzen nola askok gurasoen etxetik atera ez diren; ez dute ulertzen nola ez duten organikorik kontsumitzen, bakarrik apur bat garestiagoa baita.

Ez dute ulertzen prekarietatea bizitzaren atal guztiak zeharkatzen dituela, bizitza duin bat bizitzeko aukera galaraziz. Horregatik, gizarte kapitalista honetan enplegua hobetzea beharrezko baldintza da. Enplegu egonkorra baduzu, ez ezazu prekarietatea txikikeria balitz legez hartu.

analisia, Argia, Orotarikoa atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi