Ostalaritzaren egoera, Etxebizitza larrialdia eta telelana

Bilbo Hiria Irratia 2020/11/06

Mamitsua izan da gaurko saioa. Abiatzeko datozen egunetan egongo diren hitzorduak ekarri dizkigu Ekhi Etxebarriak Sindikal agendan. Ostalaritzaren egoera latza eta larria da pandemia hasi zenetik, hori aztertu dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak.  Oraindik ikusteko dago nola geratuko den sektorea izan ere 200 negozioak itxi du pandemia hasi zenetik, bigarren kolpearekin zenbatek eutsiko dion ikusi behar, itxierarekin laguntzak etorri beharko liratekeelako azpimarratu dute. Bestetik momentu egokia litzateke sektoreak sortzen dituen enplegu prekarioetan aldaketa emateko. Bilboko maizterren sindikatuko Virizuela izan da saioan, etxebizitza larrialdiaz berba egin digu. 2008ko krisiaren ostean etxebizitzekin geratutakoa aztertu dugu berarekin, sozietate ezberdinek pisuak eskuratuz eta inposaturik ordaindu gabe funtzionatzen dute. Bukatzeko Aitzur auzoan familia batek bizi duen egoera latza kontatu digu. Saioa bukatzeko Argia astekariko Jenofa Berhokorigoin kazetariak telelanaz egindako artikula ekarri digu.

Irakurri hemen.https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/ostalaritza-estutuz-pandemia-garaian

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, irratia atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s