Pribilegiodunak eta besteak

HIRUKA aldizkariaren 170. zenbakia

Enpresa itxieren hazkundea pairatzen ari gara. Azken kasua Mungiako Alkargo Transformers enpresa izan da, eta kasua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dut.

40 langile, 40 familia, kaleratuak izango dira. Hartzekodunen lehiaketan daude, eta ez dute jasoko eurena den dirua. Ez da negoziazio errealik egon, eta zorrak guztion artean ordainduko ditugu, Fogasaren bitartez. Enpresariak kostu baxuan zorrak kitatuko ditu, eta bere negozioekin jarraituko du, enpresa talde bat baitu bere kontrolpean.

Bestetik, langile autonomo anitz dugu, egoera ekonomiko latz hauetan agian bankuekin zorpetu dena. Ziurrenik, urtetan mantenduko du zorra hori, nahiz eta negozioa atzean utzi duen, porrotaren ostean. Langabezian geratuko diren langileak ere ditugu, alokairuei aurre egin ezinik. Hauentzako ez dago hartzekodunen lehiaketarik. Beno, egia esanda, badago modalitate bat: pertsona fisikoentzako hartzekodunen lehiaketa. Baina horretara heltzeko bidea nahiko zaila izan ohi da.

Azken finean, pribilegiodun batzuk daude, sozietateak, zerotik berriro hasteko arazorik ez dutenak, nahiz eta gure lurraldea desindustrializatu; eta gero besteak gaude, zorrak kentzeko hil arte itxaron behar dugunok.

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s