Mundu mailako ekonomia, motelagoa

HORDAGO – El Salton argitaratuta. Jon Bernat Zubiri Rey eta Endika Alabort Amundarain

Askok urte berria itxaropentsu hartzen dute, pasa den urtearen alde ilunak atzean utzi nahian. Hainbat, burua altxatuta, 2019ra begira jarri dira: zer ekarriko du errima zaila duen urte honek? Joxerra Senar kazetariak Berriarako egindako elkarrizketa batean, hainbat adituk aurreikuspenak egin dituzte. Paradigma politiko berria, aberastasunaren banaketa, Alemania, inflazioa, diru politikaren norabidea eta Trump markatu dituzte puntu garrantzitsu bezala. Zentzu horretan, Laboral Kutxako Ikerketa Zuzendariak dio barne kontsumoa izan dela gure ekonomiaren hazkundearen oinarria; haren iritziz, pixka bat ahuldu den arren, indarra du oraindik. Hala ere, kontutan hartu behar dira eskuineko populismoak eta Brexit-a, inbertsioan eragin dezaketenak. Trump eta haren politikak aurki ditzakegu hor, beste batzuen artean Txinarekin hasi duen merkataritza gerra ez baita ona inorentzat.

Atzerrian eztulak entzuten direnean, berton arazo ekonomikoak izateko aukera handiak daude; hori da etorkizun laburreko testuingurua

Amerikako Estatu Batuen egoerarekin jarraituz, elkarrizketatutako adituen ustez, Trump ezegonkortasun iturri bat da. AEBetan hazkunde ekonomikoa mantendu egiten da, eta eurogunekoa baino tasa handiagoa du; edonola ere, Erreserba Federalaren diru politika laguntza handia da egoera mantentzeko, eta horrek bere arriskuak ditu: doako dirua ez da amaiezina. Txinaren aurka martxan jarritako merkataritza gerrak protekzionismoa bultzatzen du. Horrek eragin negatiboak izan ditzake ekonomian, baita nazioartean ere. Gainera, hortxe dago zorraren burbuila : momentu batean eztanda egiteko arriskua erreala da, eta hori ez da Txinaren arazoa soilik, Mendebaldeko herri askoren buruhaustea baizik.

Alemaniaren egoera ekonomikoa dugu bestetik, gure lurraldean eragin itzela duena. Europaren “motor ekonomikoan” atzeraldia gerta daiteke. Autogintza sektorean ematen diren arazoen ondorioz industria ekoizpena jaitsi egin da. Hala ere, gastu publikoak eta pribatuak egoera ekiditeko indar nahikoa dute eta bertoko agente ekonomikoek ekonomia hazkundearen oinarri sendoa azpimarratu dute. Horrek lotura zuzena du autogintza sektorearen eraldaketarekin, dieselgate delakoa eta auto elektrikoaren hedapena erronka handiak baitira.

Inflazioa azken urteotan agertu ez den faktore ekonomiko garrantzitsua dugu, baina epe ertainean berriro buelta daiteke, energiaren prezioen eboluzioari loturik. Erregai fosilen muga gogoratu behar dugu hor, baita gure ekonomietan duen eragina. Lan kostuaren igoerek, aldiz, epe laburrean ez dute inflazioa arazo bihurtuko, Laboral Kutxako Ikerketa Zuzendariaren iritziz, lehengaien prezioak ez direlako nabarmen igo. Diru politikari loturik, EBZk (Europako Banku Zentralak) estatuen zorra erosteari utziko dio zor merkatuetan, eta horrek bai izan dezake eragina inflazioan. Hala ere, epe laburrean ez dira interes tasen igoera handiak espero. ‘Brexit’-ak ekonomian zer eragin duen ikusi beharko da, EBZk bere politika moldatzeko pizgarri izan baitaiteke.

Bukatzeko, aberastasunaren banaketa dugu. Joera orain arte izandakoaren antzekoa izango da: sortzen den aberastasuna kapitalak hartuko du, eta desberdintasun ekonomikoak handitu. Kontsumoan eragin negatiboa izan dezake joera horrek, batez ere soldatak aurkitzen baitira kontsumoaren oinarrian.

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, hordago, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s