Greben hari morea

Argian argitaratutako artikulua.

Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren betaurrekoekin egiten delako. Tarte hau baliatu nahi dut gurean egindako batzuk gogorarazteko.1889 urtean Bilboko Santutxu auzoan lantegi gutxi batzuk zeuden. Horien artean, txakolindegiren bat eta zigarroak egiteko lantegi bat zegoen. Langile gehienak emakumeak ziren, lan baldintza kaxkarrak zituztenak: miseriazko soldata eta amaierarik gabeko lan ordutegia. Emakumeek martxoaren 8an greba hasi zuten, lan baldintzak hobetzeaz gain, lantegiko zuzendariak ekoizpena atzera botatzen zuelako, egindako zigarroak kalitate txarrekoak zirela eta. Azpimarratu behar da tabakoa oso kalitate baxukoa zela eta mekanizazioak langileengan presio handiagoa eragiten zuela. Arduraduna leihotik bota zuten; bost egunen buruan emakume hauek eskatutakoa lortu zuten.1903an, urte gutxi batzuk geroago, Iruñeko emakume langileak beste gatazka baten protagonistak izan ziren. Calzados López enpresak lanean emakume oso gazteak zituen, asko haurrak ziren. Lan baldintza okerrez gain, enpresak soldata murrizketa bat aplikatu nahi zien; honen aurrean apirilean 60 langiletik 48k greba hasi zuten.

Emakumeak protagonista izan diren grebak ugariak dira. Antzinako eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne

1905 urtean emakumeek Barakaldo eta Sestaon alokairu greba egin zuten. Garai horretako sindikatuek, etxebizitza kostu hazkorrei aurre egiteko alokairu grebak martxan jartzea adostu zuten. Jabeek etxegabetzeak martxan jarri zituzten baina Barakaldon, emakumeek aurre egin zieten, kaleak euren etxeko tresneria eta altzariekin okupatuz, etxegabetzeak ekiditeko. Garraiobide guztiak gelditu zituzten, Bilborekin konektatzen zuen trena ere. Gatazkak ondoan dagoen Sestaora salto egin zuen: 2.000 familia greban zeuden. Bizkaiko Labe Garaiak, Nerbioiko ontziolak eta tipografoak greban hasi ziren. Nahiz eta gerra-egoera deklaratu, Bilbo Handiaren bizitza ekonomikoa hilabete batez gelditu zuten.Hamarkada batzuk geroago, Iruñeko emakumeek frankismo garaiko greba orokorra izeki zuten. Arrautzen eta olioaren prezioak zirela eta, emakumeek Zabalguneko Merkatuan protesta hasi zuten, hirian lau eguneko greba orokorra bultzatuz.Emakumeak protagonista izan diren grebak ugariak dira. Antzinako eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne.

 

 

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Argia, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s