EAEko ekonomia moteltze-prozesu batean murgildu da

HORDAGO – El Salton argitaratuta. Jon Bernat Zubiri Rey eta Endika Alabort Amundarain

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak azaroko txostena argitaratu du. Berri nagusien artean ekonomiaren desazelerazioaren baieztapena eta magnitude markoekonomikoen okertze orokorra nabarmendu ditzakegu.

Barne Produktu Gordinaren datuak aztertuz, argi dago lehen hiruhilekoko datua oinarritzat hartzen badugu, magnitude honen jaitsiera nabarmena izan dela: urte hasieran %3,1ekoa bazen ere, hirugarren hiruhilekoan %2,6koa izan da, puntu erdi txikiagoa. Azken hiru urteetako ikuspuntua hartzen badugu, 2014-2015 ikasturtean hasi zen ekonomia ziklo gorakorraren amaiera argi ikusten da, grafikan ikus daitekeen moduan.

Grafico1

Honen ondorio zuzena ekonomi-krisia berriro bueltatzea izango da eta, datuen arabera, ziklo beherakorra indartzeko bidean izan daiteke.

Aurreikuspen makroekonomikoak gero eta ahulagoak dira, patronal —eta finantza— erakundeek hau baieztatu dute eta familien konfiantza gero eta ahulagoa da; ba al dago datorren krisialdia saihesteko aukerarik?

Enpleguaren aldetik, txostenak azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 18,000 lanpostu sortu direla aipatzen du; hala ere, urte hasieratik honen joera beherakorra da. 2019 urterako aurreikuspenen arabera enpleguaren sorrera motelduz joango da, 2018ko azken hiruhilekoaren %2ko tasatik 2019ko abenduko %1,2ko tasara pasatuz, larritzekoa dena. Gainera, datuek ez dute ezer ere esaten enpleguaren kalitateari buruz.

2019ko aurreikuspen makroekonomikoekin jarraituz, txosteneko taulan hainbat magnituderen eboluzioa adierazten da. Begi-kolpe batekin argi ikusten dugu zein den joera nagusia: okerrera joatea. Sektore ekonomiko guztien joera bera da, nekazaritzarena izan ezik; egoera gehien pairatuko duten sektoreak industria (puntu bateko murrizpena) eta eraikuntza dira. Jaurlaritzaren ekonomia apustuek indarra galduko dute: kanpo eskaria, hau da, esportazioak, oso txarto ibiliko dira eta zerbitzu-sektorea, urte hauetako hazkundearen bultzatzailea, makalduko da baita. Egoera hau ez da EAEkoa soilik, Eurogunean ere antzekoa da.

Aurreikuspenak. 2018ko iraila. Urte arteko aldakuntza tasak

Grafico2

Txostenak aztertzen duen beste elementu bat familien konfiantza da. Laboral Kutxa finantza-erakundearen datuen arabera, 2018ko hirugarren hiruhilekoan konfiantzak zertxobait okerrera egin du, taulan ikus daitekeen moduan. Familien iritziz, enpleguak eta egoera ekonomikoak hobera egiten jarraituko dute, baina hazkunde honekiko itxaropena asko murriztu da. Beste elementu guztiek (familien ekonomiak, aurrezteko ahalmenak, prezioen bilakaerak…) okerrera egingo dutela uste dute.

Ekonomia eragileen konfiantza

Grafico3

Txostena esaldi batean laburbiltzen badugu, Errezesio Handitik atera eta beste krisi batean murgiltzeko bidea hartzen ari gara, zauriak osatzeko denborarik izan gabe. Ba al dago datorren krisia saihesteko modurik?

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, hordago, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s