Gutxieneko soldataren igoera Espainian, aldaketarako ezinbesteko urratsa

Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira.  Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH hotelean eta Barcelo hoteleko langileen esplotazioa egoera aztertu dute  Aiala Elorrietarekin batera. Aiala Elorrietak Bilboko bi hoteletan ematen ari den lan gatazka aztertu du, jatorri anitzeko emakumeek soldata duin bat exijitzen ari baitira azpikontratazio garai hauetan. Bilbo munduan zehar saldu den momentu beran, MTV zela eta, langile hauek garbitzen duten gelako 2,5 eurotik behera ordaintzen baitzaie.

Koiuntura : Gutxieneko soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politiko

Egitura : Latindar Amerikaren “hamarkada galdua”: berriro errepikatuko al da?

Argia : Euskal kellyak

Bilbo Hiria Irratiko audioa, Hordagon artikulua eta Argian artikulua

Koiuntura

Gutxieneko soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politiko

Politika mugiarazteko aroa abiatu dute alderdi ezkertiarrek. Agenda sozial eraldatzailerako eta plurinazionalitaterako gutxieneko neurri askatzaileen beharrean gauden honetan, Raxoi botatzeko urratsa amankomunean egin zuten indar nagusiak zenbait akordio iraudikatzen hasi dira. Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko tartea mahai gaineratu zuen Espainiako Gobernuak urrian, Podemosekin lortutako itunaren aurkezpenean. Lan arloko hainbat neurriren artean, gutxieneko soldata gordina 900 eurora igotzea aurreikusi dute, urtean 14 ordainketetan banatuta. Horrela, eragile sozialak 2020rako urteko 14.000 eurora ailegatzeko hartutako konpromisoari bultzada eta orokortasuna emateko aukera ireki dute. Osagarrien eta zuzenbide-arauen inguruko eztabaida piztu du aurreikusitako neurri honek, eta aste honetan beste urrats berri bat eman du Kongresuak hobekuntza hau gauzatzeko.

Arlo teknikoen eta lehia politikoaren gorabeherak direla eta, eztabaida teoriko sakonak ekarri ditu neurri hau adosteak. Eta jakin badakigu nolakoak diren plazaurrean agertzen diren desadostasun teorikoak: bakoitzak bere marko propioari lege aldaezin moduan eusteko ohitura izaten du, beste askorentzat onargarriak ez diren argudioak lau haizeetara zabalduz. Gutxieneko soldatak langabezia areagotuko duela izan da klasikoenen artean entzun dugun argudio (neo-)klasikoena. “Lan merkatuan” konpontzen dituzte lan harremanetako arazoak ekonomilari neoliberalek, errenta guztien, eta batez ere baxuenen, igoerak duen eskari efektua albo batera utziz. Bizi-baldintzekiko eta banaketa-gatazkarekiko loturak gutxietsiz, ekoizpen kostua baino ez da haientzat soldata, eta lanaren kostua igotzearen aurka agertzen direnean, landun kopuruari eustearen aldeko moduan agertzen dira, ekonomilarien lege eztabaidaezina dela argudiatuz.

Ezinbesteko urratsa da soldaten igoera eredu ekonomikoa eraldatzeko. Kapitalismoaren banaketa-gatazkatik haratago, iraunkortasun ekologikoa eta ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza ezbaian jarri behar ditugu ere

Akats horren kontra borrokatzen dute sarritan ekonomilari kritikoek, soldataren ezarpenaren eta landun kopuruaren arteko lotura ezbaian jarriz. Keynesiarrek diotenez, lan kargaren ondorioz kontratatzen dute enpresariek, ez arau sozialen bidez ezarritako soldataren neurriaren arabera. Marxisten arabera, soldataren ezarpenak etekinak ditu itzalpean, hor bai kokatzen dela banaketa-gatazkaren gakoa. Gutxieneko soldata igotzerakoan ez dira hainbeste landun kopurua eta kontratu kopurua arriskuan daudenak, baizik eta ondasun eta zerbitzuen merkatuan saltzeko aukerak (nork erosten ditu ekoiztutakoak, gehiengo langileak ez bada?) eta klase sozialen arteko lehia da eztabaida honen muina.

Denbora osoko lanen gutxiengo soldatetatik haratago, premiazkoa da baita gatazka honetatik kanpo geratzen diren arazoak konpontzea. Emakumeen heren batek lan partzialetan dagoen garai honetan, lan harremanak sortzen dituzten ezinegonak konpontzeko beste neurri batzuk dira hartu beharrekoak, emakumeen lan baldintzetan eta soldaten arloan areagotu den arrakala ixtearen beharra nabarmenduz. 864 euro baino gutxiago jasotzen dute bi milioi lagilek Espanian, eta 2019an gehiengoaren soldata igotzeko joera gailendu dadin espero dugu, bereziki emakumeen eta eskasia material duen ororen egoera hobetuz.

Krisia atzean uzteko, gutxieneko soldatak baino, soldata guztiak igotzea beharrezkoa dela dio Jorge Uxo ekonomilariak, azken ureetan geratu den “hamarkada galduan” Espainiako ekoizpen harremanen produktibitatearen eta soldataren arteko aldentzea salatuz. Larria da epe horretan soldatek BPGarekiko galdu duten tartea hain handia izatea, eta, langileen bizi-baldintzetatik haratago, sistema kapitalista eta patriarkal honek sortzen duen etengabeko krisiaren adierazle moduan hartu ditzakegu. Suspertzea sarritan goraipatzen dute azken bolada honetan, Europar Batasunaren krisialdiaren bukaera dekretatuz. Baina bada nahiko etekinak eta salmentak berreskuratu izana, ez bada gehingoaren onurarentzat eraikitako irtenbidea?

Emakumeak dira krisia eta susperraldi kaskar hau gehien sufritzen dutenak, baina etorkin eta gazte oro ere bada testuinguru berri honen inposizioaren aurrean materialki eta espiritualki bortxatua. Oso larriak dira azken urteetan gazteen lan baldintzetan garatu egin izan diren murrizketak, eta soldata errealetan beherakada nabarmena jaso dute gaurko gazte eta ez hain gazteek, aurreko belaunaldikoekin alderatuta.

Gutxieneko bezain ezinbesteko urratsa da soldaten igoera, eredu ekonomikoa eraldatzeko bidean jarri beharko genukeen bitarteko nagusienetariko bat. Baina ez da banaketa-gatazka kapitalismoaren arazo bakarra, iraunkortasun ekologikoa eta, batez ere, ekoizpenaren norabidea eta baliabideen jabetza da ezbaian jarri beharko genukeena. Bernard Friotek esaten duen moduan : “klase agintariek bizi baldintzen, eskubideen eta zerbitzu publikoen kaskartzea ez den bide bat proposatzeko ezintasunak, elkarrekin eraiki beharko genukeen etorkizunaren faltan, Europako herrialdeen matxinada egitera eramango gaitu”. Ea ba.

Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian.

Egitura

Latindar Amerikaren “hamarkada galdua”: berriro errepikatuko al da?

Finantza krisiak: berrirotzen den patroia
Hego Amerikan krisiak behin eta berriro errepikatu dira eta badirudi krisi ziklo berri baten aurrean gaudela. Banku –krisiak, kanpo zorrari lotutako krisiak, ordainketa-balantzaren krisiak, hots, finantza krisiak, ohikoak izan dira ia herrialde gehienetan. Krisi mota hauek, nazioarteko finantza-zikloei loturik dauden kapital sarrerekin lotuta daude: 1873koa, Depresio Handia (1930ko hamarkada), 80 hamarkadakoa eta 1997koa, gaur egungo Errezesio Handia kontuan hartu gabe.

Hala ere, 1980 eta 1990 urteen artekoa izan zen okerrena. Herrialde multzo honen BPG mundu mailako BPGaren batez bestekoarekiko %121 izatetik %98ra pasatu zen. Herrialde garatuek biztanle bakoitzeko BPG zuten mailarekin alderatuz, Latindar Amerika hauen %34 izatetik %26ra pasatu zen. Antzekoa izan daitekeen beste epe bat 1998 eta 2003 urteen artekoa izan daiteke; dena den, honen talka murritzagoa izan zen.

80 hamarkadako krisiak eskualdeko 18 herrialdetan eragina izan zuen. Depresio Handiarekin alderatuta, nazioarteko instituzio ugari zeuden, baina honek ez zuen onik ekarri, nazioarteko instituzio hauen eginkizuna herrialde hauek zorra ordaintzera eta errezesioa bultzatzen zuten politika markoekonomikoak aplikatzera behartzea izan baitzen.

Grafikua : América Latina: crisis económicas (nº de países), 1820-2008

AMERICA LATINA
Iturria: La crisis latinoamericana de la deuda desde la perspectiva historia, CEPAL, 2014

Zorraren krisiaren aurrekariak
1930 hamarkadako krisia atzean uzteko, Estatuak gidatutako industrializazio eredu bat jarraitu zuten. Neoliberalek eredu hau kritikatu zuten, diziplina ekonomiko eza eta muga-sari handietan oinarritzen zelako, estatuaren parte hartzen handia eskatzen zuen eredua zelako ezkerrak, aldiz, ereduak kanpo dependentzia gainditzen ez zuelako eta gizarte egitura zaharrak apurtzeko balio ez zuelako kritikatu zuen.

Kritika neoliberalak aztertzen baditugu, diziplina eza makroekonomikoa ez zen hain orokorra izan: Argentina eta Brasil diziplina markoekonomikoa gutxien zutenak izan ziren; inflazioaz ari bagara, tasa normaletara bueltatzea oso arin lortzen zen. Gastu publikoa handituz joan zen urte tarte horretan (1950-1980), Estatuak BPGan zuen pisua bikoiztu zen, %12tik %22ra. Hala ere, pisu handitze hau zergen bitartez finantzatu zen, Estatuen defizit publikoa %1-%2 artean mantenduz. Kanpo desorekak ohikoak ziren mundu osoan: arazo nagusiena 1974 eta 1980 urteen artean eman zen, hazkundea murriztu baitzen baina kanpo desoreka horiek ez. Adibide moduan, Brasil “Asiako Tigreekin” alderatzen zuten. Krisia piztu zuen fenomenoa kanpo finantzaketa lortzeko erraztasuna izan zen, Depresio Handiko garaietatik hau lortzea oso zaila izan baitzen.

Krisia prestatzen
70eko hamarkadan, banku handiek gidatuta, nazioarte mailan finantzaketa-moduak erraztu ziren, mailegu hauen interes-tasak bankuen arteko merkatuei lotuz. Banku handien arteko lehia oligopolistikoak diru kopuru handia eskaintzea ekarri zuen, merkatuaren parte hartzea mantentzeko helburuarekin. Txanponaren beste aldea kanpo-defizitaren eta defizit fiskalen orokorpena izan zen, herrialde ia guztietan hau gertatu zelarik. Horrela, bankuek gehiago arriskatu zuten, diru gehiago egiteko asmoz.

Bestetik, modan zegoen joera neoliberal bat orokortu zen: finantza merkatuen liberalizazioa, hasiera batean Estatu mailan egindakoa. Honetan Latindar Amerikako herrialdeak aitzindari izan ziren. Gainera, kapitalen ihesa saihesteko erremintak murritzak ziren, teoriaren arabera, finantza merkatuak autorregulatua izan behar baitu. Krisia gertaterakoan kapitalen ihesak etxeko ekonomietan triskantzak eragin zituzten.

Laburbilduz, industrializazio ereduak baino, finantza sistemen ahultasunak eta kanpo Estatu ezberdinen kanpo defizitak krisia erraztu zuten; hots, arazoen jatorria makroekonomiatik heldu zen, ez Estatuak bultzatutako industrializazio eredutik.

Inflexio puntua 1979 urtearen amaieran eman zen, AEBko Erreserba federalak interes tasak handitu zituenean, barne inflazioa gelditzeko asmoz. Honek domino efektu bati hasiera eman zion.

Latindar Amerikatik asko ikasi behar dugu, han ezarritako politikak eta neurri neoliberalek mundu osoan aplikatzeko laborategi moduan funtzionatu baitute; baita ere neurri hauek gainditzeko ze bideak jarraitu duten

Krisia badator
Interes tasak handitzerakoan, Latindar Amerikako hainbat herrialdek ezin zuten euren zorrak ordaindu. Honi gehitu behar diogu lehengaien prezioen gainbehera, ekonomia askoren oinarria. Bi faktore hauek 25 urtez iraun zuten, hau askotan aipatzen ez bada ere. Historikoki, inoiz ez ziren nazioarteko interes tasa altuak hain epe luzean mantendu, ezta truke harreman negatiboa eman.

Carlos Díaz-Alejandro ekonomistak esan zuen moduan, errezesio larri baina kontrolatzeko posiblea zena garapen krisi larri bat bihurtu zuten, nazioarteko finantza arauen aldaketa bat eta errezesioa sustatzen zuten politika ekonomikoak aplikatu baitziren. Agenda neoliberala (Washingtongo Kontsentsua) aplikatu zen, gero Nazioarteko Diru Funtsak eta Mundu Bankuak hainbat herrialdetan aplikatu dutena, baita Europar Batasunean ere.

Erantzunak
Krisiaren aurrean bi erantzun izan dira ohikoenak: eskaria bultzatzea eta indar produktiboak suntsitzea. Latindar Amerikan bigarren hau bultzatu zuten, doikuntza politiken bitartez. Zeintzuk dira hauen oinarriak? Ajuste, salario y crisis en la economía mundial liburuan aipatzen den bezala, lau ataletan sailka daitezke.

Lehenengoa, enpleguaren (eta langileen) aurkako doikuntzan oinarritzen da. Honek errentaren banaketan eragina du, langileen parte hartzea murriztuz eta garapen ekonomikotik kanpo utziz. Bigarrenez, errentagarritasun-maila berreskuratu arren, aurreko metaketa erritmora ez gara berriz iritsi, aurrezteko gaitasuna gutxi batzuen esku utziz eta inbertsio produktiboak egiteko aukerak murriztuz. Hirugarrenez, eta aurrekoaren ondorioz, irabazien logikatik kanpo dauden eremuak logika horren barnean sartzeko presioa handitzen da, pribatizazioen edo natur baliabideen arpilatzeen bidez. Eta laugarrenez, finantzen garrantzia handitzen da; honen ondorioz desarautzeko presioa handitzen da, espekulazio burbuilak sustatuz.

Hau Hamarkada Galduan zehar Latindar Amerika bizi izan da; baita ere mota honetako politikak aplikatu diren herrialdeetan. Eredu honekin, hurrengo belaunaldiek aurrekoak baino okerrago bizi dira eta, gainera, eredu kapitalista bera kolokan jartzen du beren ahultasuna bultzatuz, bideragarritasuna zalantzan jarriz. Adituak Latindar Amerikako krisia berriro aipatzen ari dira, baina gakoa betiko politika neoliberalak edo langile zein herrientzako benetan eraginkorrak diren politikak aplikatzean datza.

Argia

Euskal kellyak

Aiala Elorrietak Bilboko bi hoteltan gertatzen ari den lan gatazka aztertu du, azpikontratazio garai hauetan, jatorri anitzeko emakumeak soldata duin bat exijitzen ari baitira. MTV dela eta, Bilbo munduan zehar saldu den momentu berean, langile hauei garbitzen duten gelako 2,5 eurotik behera ordaintzen zaie.

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s