Estatistikak: zerbitzuen ekonomian dantzan

Argian argitaratua, 2018ko ekainaren 17a

Tokiko administrazioak, aldundiak eta gobernu autonomikoak poz-pozik daude. Hazkunde ekonomikoan gaude, langabezia tasa murriztu da. Zerbitzua da puntako sektorea eta ez dute turismofobia hitzarekin izendatu duten protesta multzoa ulertzen. Euskal Herri penintsularra ondo doa.

Bai, egia da azken urteetan langabezia tasa murriztu dela. EAEn %10,8 ingurukoa da, Nafarroan pixka bat murritzagoa; krisi aurreko datuak direla diote. 24 urte baino gutxiagoko gazteek latzagoa dute, euren langabezia tasa %28 inguruan baitabil. Bueno, masterrak eta gradu-ondoak ikasten dabiltza, haientzako kalitatezko enplegua urria baita, nahiz eta hori irtenbidea ez izan. Hala ere, prekarizazioa dela eta, magnitude horrek langileen egoera azaltzeko gaitasun handia galdu du. EAEn sinatu ziren kontratuen %93 behin-behinekoak ziren 2017an, %40 lan jardunaldi partzialean. Langabezia tasa baxuagoa bai, baina enplegudunek lan baldintza okerragoak dituzte.

Bestalde batetik, behin eta berriro hazkunde ekonomikoa ematen ari dela aldarrikatzen dute. Frankestein zerbitzu sektorea da horren irabazlea, industria, eraikuntza eta lehen sektorearen aurretik dago eta, ondorioz, enpleguaren hazkundea sektore horretan ematen ari da: EAEn, hamar enplegutatik zortzi. Horrekin lotuta, gastu turistikoa, 2005-2016 artean EAEko BPGren %5,5 izatetik %6,1 izatera pasatu da, hazkunde nabaria. Depresio Handitik ateratzeko erakunde publikoek beraien Grial Santua aurkitu dute: zerbitzuen sektorea bultzatzen ari dira, ostalaritza, merkataritza eta turismoa adibide nabarienak izanik. Horrela ulertzen da hainbat azpiegituraren garapena eta hirietan garatzen ari diren “kultura” ekitaldiak. Aberastasuna eta hazkundea dakartzatelako, langabezia tasa murriztuz.

Baina zer gertatzen da sektore horietan ordaintzen diren soldatekin? Sektoreka aztertzeko informazio gaurkotuaren gabezia dago. Nahiz eta aldeak izan, erabilgarria izan daitezke INEren 2016ko datuak, Espainiako Erresumarako direnak. Batez besteko soldata hartuta, merkataritza horren %85 da, administrazio jarduerak eta beste zerbitzuak %69 eta ostalaritza %61. Sektore horietan genero arrakala %30 baino handiagokoa da.

Bultzatzen ari diren sektoreekin diru arina dator, bai, baina langileen artean birbanatzen ez dena, gizarte polarizazioa areagotuz. Langabezia tasa murritzen dute, baina enplegu ezegonkor eta prekarioen bitartez. Soldatetan genero arrakala handia duten sektoreak dira. Administrazioak kontuz ibili behar dira, epe motzeko hazkunde ekonomikoa dela eta, itsuturik ez geratzeko. Ezpabere, gizarte kohesionatu eta justu bat izateko kontrako bidea hartuko dugu.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Argia, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s