Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 eta Ikerketa eta Garapenera %0,87. Azken honetan, jakina da zati handi bat gastu militarrera doala. Eta bukatzeko Xabier Letonarekin hitz egin dute, Argiako kazetaria, Iruñeko turistifikazioari buruz artikuluaz.
Saioa entzuteko: https://www.bilbohiria.eus/52668
Aurreko saioak:
- 2018/05/18. Lanaren Ekonomia 5. saioa: lana banatzeko politikak aztergai eta euskoa tokiko moneta https://www.bilbohiria.eus/52597
- 2018/05/11. Lanaren Ekonomia 4. saioa: Kudeatzaileen garaia, ez kapitalistena? https://www.bilbohiria.eus/52470
- 2018/05/04. Lanaren Ekonomia 3. saioa: Karl Marxen jaiotzaren 200. urteurrena. https://www.bilbohiria.eus/52350
- 2018/04/20. Lanaren Ekonomia 2 saioa: Negoziazio Kolektiboaren egoera aztergai https://www.bilbohiria.eus/52190
- 2018/04/13. Lanaren Ekonomia 1 saioa: saioaren aurkezpena, pentsionista eta alargunen bizimodua kolokan. https://www.bilbohiria.eus/52098
Advertisements