Nola kalkulatzen dira pentsioak? PPk 2013tik martxan jarritako tranpa

Agenda Confederal, 33zkia (2017ko Otsaila, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa.

Miren Osa Galdona. Argia astekarian agertutako berriaren moldapena https://labur.eus/eAiKJ

Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko neurri berri bat proposatu izanak polemika eragin du; pentsio-sisteman aldaketa handia ekar dezakeelako.

Baina pentsioen inguruko eztabaidan badago puntu bat gutxitan aipatzen dena: nola aldatu den haien balioa kalkulatzeko modua, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) aintzat hartu ordez, PPren gobernuak asmatutako indize batekin egiteko.

2013an PPk zeresan handia eman zuen pentsioen erreforma bat ezarri zuen: erretiro-pentsioak KPIren arabera kalkulatzea baztertu zuten.

Horren ordez ezarri zuen sistema berria formula matematiko konplexu baten emaitza da. Besteak beste, Gizarte Segurantzak jasotako diru kopurua edo pentsioen batez bestekoa hartzen ditu faktore gisa errenten balioa zenbatekoa izan behar den jakiteko. Baita langileen bizi itxaropena ere.

Arazoa hemendik aurrera hasten da: PPren politiken ondorioz, Gizarte Segurantzaren Sistema gainbeheran dago eta honek zuzenean eragiten du erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko orduan. Besteak beste, 2017-2022 epealdirako aurreikusi da pentsioen balioen eboluzioa negatiboa izango dela.

Mariano Rajoyren taldeak horrelako kasuak gerta zitezkeela aurreikusita, beste neurri bat ere hartu zuen: erretiro pentsioen indizea negatiboa den garaietan, errentak %0,25 igotzen dira modu automatikoan.

Kontua da KPI kontuan hartuko balitz, orain dela bost urte arte egiten zen bezala, aurreikuspenak hobeak izango liratekeela 2018-2022 urteetan. Hau da, egungo sistemak %0,25eko igoera ezartzen die pentsioei modu zuzenean, baina hazkundea nabarmenagoa izango litzateke KPI izango balitz kalkuluen faktore nagusia: 2022rako %1 eta %2 arteko igoera izango duela espero da.

Gauzak horrela, eta aurreikusitakoa betetzen bada, pentsioak bizi- kostuaren azpitik egongo dira datozen lau urteetan.

Argi ikusten da aldea kasu praktikoekin azalduta: 800 euroko pentsioa duen herritar baten diru sarrera 12 euroan igoko da lau urte barru egungo sistemarekin. KPI kontuan hartuz gero, 80 euro igoko litzake.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s