#Lanaren #Ekonomia: Negoziazio Kolektiboaren egoera aztergai

Lanaren-ekonomia-Negoziazio-kolektiboa

Lanaren ekonomiaren inguruko saioan bi gai nagusi izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Bilboko kale saltzaileen egoera aztertu dute Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin. Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela, berriz ere poliziaren aurrean ihes egitera kondenatuko, Afrikara itzularaziko. Horixe egin berri dute Senegaletik migratu zuten kale-saltzaileekin.

Bestetik Lan hitzarmen kolektiboen inguruko txostena aztertu dute. Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoan 2017ko negoziazio kolektiboaren egoera zein izan zen plazaratu zuen. Aldiro honen analisia egitea garrantzitsua da, 2012tik aurrera lan erreformak zirela eta, aldaketa nabarmenak gertatu direlako. Nabarmena, hitzarmen kolektiboa salatu ondoren urtebete igarota, lan hitzarmen berria eta kontrako itunik ez egotekotan, aplikagarria den gorako eremuko lan hitzarmen kolektiboa aplikatzeko aukera zabaltzen duen. Hau da, probintzi lan hitzarmena iraungitzerakoan, Estatu mailakoa aplikatzea; edo enpresakoa indarrean egotekotan, lurralde mailakoa. Erakunde sindikal batzuk gogor borrokatu duten neurria izan da. Lan hitzarmen kolektiboa iraungitze barik zeukaten langile kopurua 572.902 ziren, langile kopurua 915.000koa zen.

Saioa entzuteko: https://www.bilbohiria.eus/52190

Aurreko saioak:

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s