Okupazioa, erresistentzia, ekoiztea: hiru enpresa berreskuratuen dokumentala (3)

Agenda Confederal, 27zkia (2017ko Azaroa, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa.

Dario Azzellini eta Oliver Resslerrek Workerscontrol.net web orrialdean (“langileen kontrola”) orain dela denbora bat Europan berreskuratutako hiru enpresen dokumental laburra argitaratu zuten.

20171115_ekonomia.jpg

Azkena Officine Zero enpresa berreskuratuari buruzko dokumentala da. Italiako RSI – Trenbide Zerbitzuaren parte zen, lo egiteko bagoiak konponduz. 2011ko abenduan gaueko trenak kendu zituztenean abiadura handiaren alde egiteko, RSI itxi egin behar izan zuen. 60 langile ziren, eta hauetako hogeik ez zuten neurria onartu, borroka hasiz. Ondoko gaztetxe bateko kideek, “Greba” izenekoa, gatazka horretan lagundu zuten. Langile eta okupen artean berregituratzeko laborategi bat bultzatu zuten, asanblada publikoak egiten; ehundaka pertsona hurbildu ziren.

2012ko otsailean lantegia okupatu zuten, Officine Zero jaiotzen. Langile prekarioak, autonomoak, artisauak, profesionalak eta ikasleak okupazioan parte hartu zuten. 2013Ko ekainean Officine Zero ofizialki jaio zen, lantegi ekologiko bat bezala. Izenaren esanahia berezia da: ugazaba zero, esplotazio zero, kutsadura zero. Proiektuaren helburua birziklapen eta berrerabilera sustatzeko toki batean bihurtzea da, ordenagailuak, altzariak eta etxetresna elektrikoak eraldatuz eta berreskuratuz.

Pepe Terrasi, RSIko langile ohiaren hitzetan, erabaki hartze prozesu demokratikoen garrantzia azpimarratu du: “asanbladen bitartez erabakitzen da, batzuk irekiak dira, nahi duenak parte har dezake, baina beste batzuk itxiak dira, proiektuaren parte hartzaileek soilik erabakitzen dute”. Guido Abballe metaleko langilearentzat, proiektu hau ez da lantoki baten defentsa soilik, gauzak egiteko beste era bat hasteko bidea da ere.

Dokumentala esteka honetan (https://labur.eus/AQY11) ikus daiteke, automatikoki sortutako azpitituluak aktibatuz.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau autogestioa, Ekonomia, enpresen berreskurapena, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s