Enpleguaren hamarkada galdua

Argian argitaratua, 2570 zenbakian.

Barne Produktu Gordina ez da erreminta on bat herrialdearen aberastasuna neurtzeko. Hala ere, ekonomistek magnitude hau erabili ohi dugu, lanabes moduan. Estatistikak eta tasak aipatzerako orduan, hainbeste zenbaki artean irakurle arrunta erraz galtzen da. Aitortzen dut: niri askotan ere gertatu izan zait. Hurrengo lerroetan datuak ulergarria egiten saiatuko naiz.

2007 eta 2017 artean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 7 urtez jarraian aberastasuna galdu zen, azken bi urteetan aurreko maila berreskuratuz: 2015ko Barne Produktu Gordinak 2008ko kopuruetara heldu zen. BPGren ikuspuntutik, badirudi krisia “gainditu” dela. Gakotxoen artean aipatzen dut, batez ere aurreko maila berreskuratzeak hazkunde aukera handi bat galdu dela bidean esan nahi duelako.

Enpleguaren aldetik, berreskurapen hori ez da oraindik eman. Analisi honetarako hiru elementu erabiliko ditut: jardunaldi mota, sektore pribatuko eta publikoko langile kopuruen eboluzioa. Argi utzi nahi dut, orokorrean, kontratu mugagabe baten enplegu kalitatea behin-behineko kontratu batena baino handiagoa dela; baita ere lan jardunaldi oso batena, zatikako baten aurrean.

Jardunaldi osoan lan egiten duten enplegatu kopurua, 2007 urteko kopuruarekin alderatuz, 134.000 pertsona gutxiago dira (126.000 gizon eta 8.000 emakume). Zatikako lan jardunaldian, aldiz, 20.000 langile gehiago daude (16.400 gizon eta 4.300 emakume). Hau da, azken hamar urte hauetan, jardunaldi osoko enplegu ugari suntsitu dira. Zatikako lan jardunaldiek, aldiz, ez dira gai izan enplegu kopuru hau ordezteko.

Sektore pribatuan, enplegatutako pertsona kopurua krisiaren hasieratik murriztu da, 60.000 pertsonetan zehazki (62.000 gizon gutxiago lanean, baina 2.000 emakume gehiago). Kontratu mugagabeen aldetik aztertuz, 2010tik hona 41.000 langile gutxiago daude; behin-behinekoak, aldiz, 2012-2013tik gaur arte handituz joan da urtez urte.

Sektore publikoan, aldiz, bi epe bereiz ditzakegu. Lehenengoan, 2007-2012 urteen artekoa, mugagabeko enpleguaren sorrera eman zen, behin-behinekotasuna murriztuz. Baina hurrengoan, austeritate neurriak aplikatu ostean, 7.900 enplegu mugagabe suntsitu ziren, epe berdinean sortutako behin-behineko enplegua 5.500ekoa izanik, murritzagoa.

Laburbilduz, nahiz eta aberastasun sorreraren aldetik krisi aurreko maila berreskuratu dugun, enplegu aldetik Nafarroan eta EAEn jardunaldi osoko 134.225 enplegu gutxiago daude eta 20.650 gehiago zatikako lan jardunaldian. Jasandako soldaten murrizketak gehituz, testuinguru ilun baten aurrean aurkitzen gara. Horregatik 2007-2017 epealdia, hamarkada galdua izendatu beharko dugu.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Argia, Ekonomia, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s