Guztion eskubideen aurkako erasoa

Agenda Confederal, 24zkia (2017ko Urria, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa.

Iritzi hau 2017ko urriaren 1ean gertatukoari buruz zen. Azken hilabeteetan gertatutakoa ikusita, aipatzen dena berrestu behar dago.

Azken asteetan, Urriaren 1eko deialdia dela eta Kataluniako CNT sindikatuak beren jarrera argi utzi du: deialdi honen arrazoi nagusiena lan eskubideen galera izugarria izan da; hala ere, Estatuaren errepresioak greba deialdia egiteko bultzada handia eman du, erreferendum eguneko indar polizialen jarrerek erakutsi duten bezala.

Horrek ez du eztabaidan dagoena ekidin nahi. Argi geratu behar da autodeterminazio eskubidea herriek duten eskubidea dela, erabakitzeko eskubidea herritarrena dela. Baina baita ere desobedientzia zibila, bidezkoak ez diren legeak ez obeditzea. “Zuzenbide Estatua” bidegabekoa denean, desobeditzea behar bat da. Jendeari galdetzea ezin da delitua izan, eta jendeak Katalunian eta baita Espainiar Erresumaren hamaika lekuetan argi adierazi du; nahiz eta faxistak kaleratu diren ere.

Hala ere, erabakitzeko eskubide hori urrunago eramateko beharra dugu. Independentzia bai ala ez, baina baita ere eguneroko erabakietara: gure udalek egiten dituzten gastu eta inbertsioak, gure lantokietan hartzen diren neurriak… Lan munduan logika hau berrezartzea beharrezkoa da, eta testuinguruaz baliatu behar gara hau bultzatzeko.

Baina botereek, bai Espainiar Erresumako boteredunek baita Kataluniakoek, haien alderdi politiko ustelak erabiliz, ustelkeria dela eta euren hegemonia arriskuan ikusita ez dute zalantzarik izan: egoera honetaz baliatu dira bi alde antagonikoak ezartzeko. Baina CNTk argi du, jaikitzen da. Ez espainiar erasoei aurre egiteko edo Kataluniako herriaren aurka egiteko, baizik eta Kataluniako gure anai-arreben alde egiteko, guztionak diren eskubide eta askatasunak defendatzeko, benetako etsaiaren aurka egiteko, hiltzen gaituen erregimenaren aurka.

Hurrengo asteetan igande honetan gertatutakoaren ondorioak ikusten hasiko gara, zer nolako norabidea hartzen duen. Baina hala ere, gogoratu behar dugu, Katalunian Estatuak egindako erasoa, guztion eskubideen aurka izan dela.

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s