Maiatzaren Lehena ostean, zer?

Agenda Confederal, 18zkia (2017ko Maiatza, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa

Maiatzaren Lehena ostean, zer?

Borroka egun honetan, Maiatzaren Lehena, Euskal Herriko kaleak berriro ere bete ziren. Ez zegoen langileen matxinada girorik, aldarrikapena baizik. Guk feminismoaren beharra azpimarratu genuen. Gure eredu sindikalaren indarra. Aurrera pausuak emateko eta giharrak erakusteko momentua baita.

Beste aldarrikapen batzuk entzun ziren. Aitzakiarik ez dagoela, prekariedadea ekarri duen austeridadearen politikak atzean utzi behar direla. Aberastasuna soldaten bitartez birbanatu behar dela, zerga sistemaren laguntzarekin. Hori bada CCOO eta UGTren apustua, mesedez, egia bihur dadila. Memoria badaukagula, hainek sinatutako lan erreformek gaur eguneko prekarietatea bultzatu baitzuten. Atzera egingo al dute? Sinadura ezabatu? Beraien maiatzaren leloa oraindik indarrean izatekotan, langileontzako berri on bat izango da. Ez dute soldata igoera miserableak eta eskubideen murrizketak duten lan hitzarmenik sinatuko, ezta? Ezta justifikazio gabeko deskuelgerik.

Beste batzuek Euskal Estatuaren aldarrikapena egin zuten. Badirudielako hori dela gure arazo askorentzat irtenbide hoberena. Onartu behar da, bide logiko bat dela gaur eguneko Espainiar Estatutik aldentzea, ustelkeria eta errepresioa baitira honen ezaugarri nagusienak eta honen erreforma progresista bat oso urrun dago. Hala ere, Espainiar Estatuaren ustelkeria eta errepresioa Estatu guztien ezaugarria da, hori ezin dugu ahaztu behar. Gainera, Estatu bat izateak ez du berez ezer konpontzen; gaur egun Administrazioek politika progresistak gauzatzeko duten margena oso murritza da, SYRIZAren Grezia da honen adibide bat. Aldarrikapen hau, horrela hartuta, hutsala da.

Edonola ere, maiatzaren 2an, 3an… urte osoan aldarrikapen horiek lortu, gauzatu behar ditugu. Erakundeek esandakoa paper hutsean uztea ezin baita gure aukera izan.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s