Giza Garapenaren Indizea

Agenda Confederal, 17zkia (2017ko Maiatza, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa

Giza Garapenaren Indizea

Barne Produktu Gordina hainbatetan kritikatua izan da, ekonomia neurtzeko tresna okerra delako, baina kritika egiten denean, beti aukera bat eskaini behar dugu. Hori dela eta Nazio Batuek beste indize alternatibo bat bultzatu zuen 1990. urtean.

Zer da Giza Garapena? Prozesu bat, zeinean gizarte batek beren kideen bizi baldintzak hobetzen dituen, oinarrizko beharrizanak eta beharrizan osagarriak asetzeko ondasunak eskainiz, giza eskubideak errespetatzen diren bitartean.

Oinarrizko hiru alderditan izan dituzten lorpenen batez bestekoa neurtzen du: 1) Bizitza luzea eta osasuntsua, jaiotzeko bizi-itxaropena kontuan hartuta. 2) Ezagutza, helduen alfabetizazio-tasaren bidez neurtuta eta lehen, bigarren eta hirugarren hezkuntzako matrikulazio-tasa gordin konbinatua; eta 3) Bizitza-maila duina, erosteko ahalmenaren parekotasuna (EAP) aintzat hartuta eta biztanleko BPGaren arabera neurtuta, Amerikako Estatu Batuetako dolarretan. Metodologia hau alda daiteke, baina argi geratzen denez, dirua ez da ongizatea neurtzeko bide bakarra.

20170501_ekonomia

Orduan, indize hau kontutan hartuta, nolakoa izan da herrialdeen eboluzioa azken urte hauetan? Ditugun datuak 2014. urtekoak dira Norvegia, Australia, Suitza, Alemania eta Danimarka aurki ditzakegu, 0.949 eta 0.925 puntuen artean. Beste urte batzuekin alderatuz, aldaketan izan dira garatuenen klub honetan. 1998an, Kanada, Frantzia, Norvegia, Amerikako Estatu Batua eta Islandia ziren, 0.960 eta 0.942 puntu artean kokatuz. 2009an, aldiz, Norvegia, Australia, Islandia, Kanada eta Irlanda ziren, 0.971 eta 0.965 puntu artean kokatuz.

Zein izan da Espainiar Estatuaren ibilbidea? 1998an munduko 11. Postuan zegoen (0.935 puntu); 2009an, 15. postuan (0.955); eta 2014an, 27. postuan (0.884)

 

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Orotarikoa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s