Galderek kontaketa baldintzatzen dute

Agenda Confederal, 19zkia (2017ko Ekaina, lenenego hamabostaldia) argitaratutakoa

Galderek kontaketa baldintzatzen dute

Fernando Luengo, Madrilgo Konplutenseko irakaslea http://bit.ly/2s3MFdd

Ze baldintzapean ematen dira enplegu osoa eta ekonomia oreka? Unibertsitateetan nagusia den pentsamendu neoklasikoaren galdera honek, kapitalismoan enplegu osoa ematea posible dela aurretik jakintzat ematen du; baita eskari eta eskaintzaren ahalmenek mugarik gabe jarduten dutenean, lan eskaintza guztia xurgatzeko gai direla. Hots, existituko litzatekeen langabezi bakarra “hautazko desenplegua” izango litzateke, hau da, lan egin nahi ez dutenen desenplegua.20170601_ekonomia

Langabezia zegatik irauten du eta denboran zehar mantentzen da? Galdera honek aurrekoaren beste ikuspuntu batetik arazo beran begirada jartzen du. Ekonomia neoklasikoaren alegiazko mundutik kanpo eta ebidentzia enpirikoa kontutan hartuz, langabezia dinamika kapitalistaren funtsezko elementua izan da historia guztian zehar eta hortaz, merkatuek ez dute enplegu osoko egoera sortzen. Langabezia ez da “hautazkoa”, derrigorrezkoa baizik, sistema ekonomikoak lan eskaria eta eskaintza orekatzeko lanpostu nahikoak sortzen ez dituelako. Baldintza hauetan, teoria ekonomikoa garrantzia duten gaietaz arduratzea eta errealitatetik urrun dauden eredu ekonomikoen mugetatik harago joan nahi badugu, langabeziaren arrazoiak zeintzuk diren argitzea beharrezkoa da. Ekonomista kritikoen ikuspegia berreskuratuz, arazo honen erdigunea kapitalismoaren metatze eta esleipen prozesuak baitira.

Lan arloan planteatzen diren proposamenen aurrean, bi galderek teoria eta politika ekonomiko planteamendu erabat ezberdinak eskaintzen dituzte.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau alternatiba ekonomikoak, analisia, Ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s