#Lanaren #Ekonomia Maiatzaren Lehena aztergai + Gazteak eta sindikalismoa

Jon Bernat eta biok apirilaren amaierako eta maiatzaren hasierako parte hartzeak hemen dituzue, Maiatzaren Lehena eta gazteriari buruz.

Resumen: Estas dos últimas sesiones hemos hablado sobre el Primero de Mayo y juventud y sindicalismo.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2017/05/04. Gazte enplegua eta zerbitzuetako soldatapeko ekonomien sindikalismoan

Gaurkoan EHUko Lan Harreman fakultatean antolatutako Berrikuntza sindikala jardunaldiak izan ditugu hizpide. Jon Bernat  Zubiri ekonomialaria batu zaigu saiora. Gazte enpleguan, soldatapeko zerbitzu ekonomikoen eraketa berria izan du ardatz. Gazteak presente dauden sektore berri askotan ez dira sartu sindikatuak, baina horietan sartzeko zailtasunak ere badauzkate. Estrategia sindikal komunikatiboak berritzeko eztabaidarako zenbait proposamen aipatu dizkigu.

Jardunaldiaren ponentzia:

http://economiacritica.net/web/index2.php?option=com_docman&task=doc_view&gid=33&Itemid=62

http://www.bilbohiria.eus/47704

2017/04/27. Maiatzaren Lehena, jaia, zubia, baina zer gehiago da?

Gaurkoan Maiatzaren lehenera begira jarri da Endika Alabort Amundarain ekonomialaria, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra hasi zen zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba handik egun batzuetara bukatu zen, langile askoren heriotza eta beste ehunka langileren espetxeratzearekin. Sortutako iskanbilen erantzuletzat jo zituzten sei langile ere atxilotu eta haietako lau urkatu eta beste biak bizitza osorako espetxera kondenatu zituzten. 1889an II. Internazionalaren Kongresuak mundu osoan Lanaren Eguna ospatzea erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetako greba hura gogorarazteko. 1890ean hainbat herrialdetan ospatzen hasi zen, besteak beste Espainian, eta Euskal Herrian ere bai, Bizkaian batez ere.

http://www.bilbohiria.eus/47606

 

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, irratia, Orotarikoa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s