Energia merkatuak nola funtzionatzen du?

Agenda Confederal, 10zkia (2017ko Otsaila, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa

Energia merkatuak nola funtzionatzen du?

Urtarrileko energiaren prezioak gorakada izugarria jasan du. Merkatuaren funtzionamenduaren eztabaida berriro piztu da, enpresa handi batzuek prezioa ezartzen dutela salatuz, oligopolio bat dela esanez. Baina nola funtzionatzen du?

Handizkako elektrizitate merkatuan, hurrengo egunean Espainiako erresuman kontsumituko den energia salerosten da. 1998an Estatuak merkatu hau sortu zuen. Eskaria eta eskaintza batzen dira, hurrengo 24 orduetan kontsumituko den energiaren prezio bat zehaztuz. Prezio honek eragin zuzena du etxean jasotzen dugun fakturan.

Merkatuaren gakoa hurrengoa da. Energia sortzaileak diren enpresek euren energia prezio batean eskainiko dute; adibidez, energia nuklearra, 3 eurotan; haize-energia, 4 eurotan, eta gas-energia, 20 eurotan. Merkatu horretan ze prezioa adostuko da? Laburbilduz, azkena izango da, 20 eurokoa. Eta hiru enpresa horiek, nuklearra, haize-energia eta gas enpresek, 20 euro jasoko dute. Guztiek garestiena dena kobratuko dute.

Lehia perfektua duen merkatu batentzako egitura da, baina energia merkatua ez dago batere lehia perfektuan. Hasteko, energia sortzeko teknologia ezberdinek kostu aldakor gutxi dituzte (nuklearra, berriztagarriak), beste batzuen aldean (gasa). Hau dela eta, kostu aldakorreko energi iturriek oso merke ateratzen dira, nahiz eta gero prezio handi bat jaso.

Beste faktore garrantzitsu bat da Espainiar erresumak energia esportatzen duela, honen prezioa garestituz: bertoko energia kantitate eskuragarria murrizten da eta eskaria-eskaintza merkatu batean, prezioa gora egiten du. Hilabete honetan gertatu den bezala.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s