Dirulaguntzak eta terrorismoa

Agenda Confederal, 9zkia (2017ko Urtarrila, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa

Dirulaguntzak eta terrorismoa

Langileak behin eta berriro kriminalizatzen ari dira. Owen Jonesek “Chavs” liburuan oso ondo adierazten du: langile klasea zaborra gara, animaliak, lapur hutsak; boterea duen klase sozialak irudi hau bultzatzen du, gure artean lehia eta nazka zabaltzeko asmoz. Langileak ez gara “cool”, aldiz, txoni edo caniak gara. Horregatik hobeto arrakastatsuen kultura jarraitzen badugu, Amancio Ortega edo Florentino Pérez batean bilakatuz. Boteretsuek komunikabideak behi eta berriro erabiltzen dituzte helburu hau lortzeko asmoz.

Gure lurraldean El Chorreo Españolek oso ondo betetzen du beren eginkizuna. Hemen egunero egunero borrokatzen duen laguntza Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta da (DBE-RGI). Guztion eskubidea dena, borrokaren bitartez lorturikoa; aberastasunaren birbanaketa bat dena. Bai, iruzurgileak daude, hala ere, oso gutxi; enpresa guztietan ere holakoak daude, diru gehiago lapurtuz, bai ogasunari, baita ere langileei; politikarien bulegoetan gure dirua xahutzen dute. Iruzurgile handienak, aberatsak dira. Horien aurkako kanpainarik ez dago.

Azken aldian, diru laguntza hau eta terrorismoa lotzen saiatu dira: ustezko yihadista batek DBE kobratzen zuen. Baita ere inmigrazioarekin lotu dute, langileen artean xenofobia sustatu nahi dute. Maltzurkeri hauek ozenki salatu behar ditugu, gure klase sozialaren aurkako erasoak baitira. Azkenean, prekarioak, langabeak, beste herrialde batzuetatik etorritako langileak… kriminalizatu nahi dute, langile izaeraz lotsa gaitezen.

Baina gauza bat onartu behar dut: terroristek diru laguntzak jasotzen dituztela. Enpresariek, gure inguruko erakunde terroristarik handienak, diru pilo bat jaso dute Gobernuen eskutik, kontratatzen duten bakoiztean, inbertitzeko… 2016ean 53 langile hiltzen ziren bitartean.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s