#Lanaren #Ekonomia emakume ekonomistak eta Nekane Juradoren txosten bat aztergai

Jon Bernat eta biok azken bi ostegunetan egindako parte hartzeak hemen dituzue, Nekane Juradok argitaratutako txostena eta emakumeak diren ekonomisten inguruan.

Resumen: Estas dos últimas sesiones hemos hablado sobre un informe publicado por Nekane Jurado y sobre mujeres economistas.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2017/03/23. Herri Unibertsitatean Nekane Jurado ekonomialariak aurkeztutako txostena aztergai

HerriUNik, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena.Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak txostenaren laburpena egin digu.  Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan. Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial eta ekonomikoa ikusten da. Azterlanak zenbait esparru barne hartzen ditu etxebizitza, fiskalitatea, kultura, euskara, gizarte politikak, hezkuntza, osasuna… eta hamarkadako bilakaera ikusita datu kezkagarri asko azalarazi dira. Aztertutako datu asko Europako beste herrialdeekin alderatu dira, ikuspegi osatua izateko.

http://www.economiacritica.net/?p=9090

http://bilbohiria.eus/47009

2017/03/09. Emakume ekonomialariak eta ekonomia ikuspegiak historian

Martxoak 8 sortze pasatu berri, lanaren ekonomiaren tartean emakume ekonomialariak izan ditu hizpide Endika Alabort Amundarainek. Askotan  Adam Smith edo Ricard ekonomialari  klasikoei buruz hitz egin da; baina ekonomia gizarte zientzia denetik, emakume ekonomialariak izan dira.  Gaurko saioan hainbat adibide ezagutu ditugu. Argazkian Elinor Ostrom ekonomialaria, lehen emakumea ekonomia Nobel saria jaso duena.

http://bilbohiria.eus/46735

Ekonomia eta ekonomistak; beti gizonen eremua izan da?

Beti Adam Smith, Ricardo… klasikoei buruz hitz egiten da; baina ekonomia gizarte zientzia denetik, emakume ekonomistak izan dira.

Harriet Martineau (1802-1876). Zergen analisia eta ekonomia politikari buruzko idatzi zen lehenetariko liburua berea izan zen, garai horretan eragin izugarria izan baitzuen Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Beren lana oso ospe handia izan zuen.

Mary Paley Marshall (1850-1944) Mary Paley Marshall Cambridge Unibertsitatean ikasi zuen lehenetariko emakumea izan zen, eta hango irakaslea bihurtu zen 1875an. The Economics of Industry” idatzi zuen Alfred Marshallekin, ekonomian liburu oso garrantzitsua izan zena; baina ospea beren senarra, Alfred, hartu zuen, ez berak. Ikertzaileek diote beren senarrak idatzitakoa, beren lanean garatutako ideiak izan zirela. Keynesek ekonomista handia zela zioen.

Rosa Luxemburg (1871-1919) Iraultzaile bezala ezagutua da, baina ekonomia marxistan egindako ekarpenak funtsezkoak izan ziren, “Kapitalaren metaketa: Inperialismoaren azalpen ekonomikoari ekarpena” liburu garrantzitsu bat izanik.

Edith Abbott (1876-1957) AEBn jaio zen, Chicagoko eta London School of economicsen lan egin zuen; AEBko Gizarte Segurantzaren sorreran parte hartze garrantzitsua izan zuen.

Joan Robinson (1903-1983) Keynesen jarraitzaile handienetakoa da, eta poskeynesiarren eskola ekonomikoa sortzaileetakoa da. Soldata minimoen beharra zientifikoki aztertu zuen.

Millicent Fawcett (1847-1929) Sufragista izan zen, baina ekonomista bezala “Ekonomia Politikoa hasiberrientzako” idatzi zuen 1870an. Beren azterketan artean, ikusi zuen nola instituzio formal eta informalek emakumeak bideratzen zuten soldata baxuko enpleguetara, era zientifiko batean.

Elinor Ostrom (1933-2012) Ekonomia Nobel saria jaso duen emakume bakarra izan zen. Beren lana gaur egun ekonomiaren inguruan aldaketa izugarria ekarri du, “commons” edo elementu komunen (ez estatala, ezta pribatua, komunitarioak baizik” inguruko azterketa interesgarria eginez.

Ehundaka emakume izan dira ekonomia arloan, baina ahaztuak izan dira ere.

Eta horrek eragina izan du ekonomiak duen ikuspegian? Bai. Badago liburu bat ¿Quien Le Hacia La Cena a Adam Smith? deitzen dena; nahiko adierazgarria dena. Zeri buruz idatzi zuen Smithek? Aberastasuna nondik sortzen zen, lana eta enpleguaren ekoizpenaren bitartez. Zein da arazoa? Hainbat lan beren analisitik desagertzen direla, eta lan horiek gabe, gizarteak ez duela funtzionatzen. Enplegu eta lanaren arteko ezberdintasuna hor hasten da, emakumeak ekuaziotik desagerraraziz. Baina, Smithek posible izan zuen liburua idaztea beren amak afaria egiten ziolako, beren amarekin bizi baitzen. Marxen analisia ere har dezakegu adibide moduan. Analisi oso sutsua, gizarte klaseetan eta gatazketan oinarritzen dena. Hala ere, ezin daiteke kapitalismoa azaldu emakumeen zapalkuntza aztertu gabe.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s