#Lanaren #Ekonomia RGI eta lanaren estatistikak aztergai

Jon Bernat eta biok azken bi ostegunetan egindako parte hartzeak hemen dituzue, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta langabeziaren estatistiken inguruan.

Resumen: Estas dos últimas sesiones hemos hablado sobre la RGI y las estadísticas de desempleo.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2017/02/23. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Oinarrizko Errenta Mugagabea aztergai

Gaurko saioan Endika Alabort-Amundarian ekonomialaria Diru sarrerak bermatzeko errenta eta oinarrizko errenta mugagabeak zer diren azaldu digu. Ika-mika asko pizten dute zenbait komunikabidetan eta azken asteetan lerro-buru kezkagarriak irakurri ditugu Hego Euskal herriko zenbat egunkaritan, terrorismo Yhijadista RGI-arekin nahasten zuena, hori dela eta hauen azalpenak ekarri dizkigu. Bestetik Jaularitzak hartutako erabakiak komentatu ditu. Espainiako gobernuak gutxieneko soldatan aurten ezarri duen %8ko igoerarik ez da izango Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa diru sarrerak bermatzeko errentan.

http://bilbohiria.eus/46480

Dirusarrerak Bermatzeko Errenta, Oinarrizko errenta, oinarrizko errenta mugagabea, enplegu bermatua… baina zertaz ari gara?

Zer gertatzen ari da: berton, kriminalizazioa: yihadistek, droga saltzaileek, iruzurra (36 milioi euro…) Hau dela eta zer den gogoratu.

Orokorrean langileontzako diru laguntza bat da. Autonomia Erkidegoko neurria hartzen badugu, 1989an jaio zen,testuinguru zehatz batentzako. Gero, gizarte mobilizazioek neurria hobetu eta zabaldu zuten, helburua oinarrizko errenta bat lortu nahian; azkenean DBE-RGI gaur egunean ezagutzen dugun eran agertu zen, mendearen hasierako urtean.

Oinarrizko errentekin aldea nabaria da. Hauek bilatzen dutea da gizarte guztia minimo bat jasotzea, diruan, bizitzeko minimo duin bat lortzeko ahalbidetuko duena. Hau da, populazioa pobreziaen mugaren gainetik kobratzea, eta unibertsala izatea. Batzuek diote batazbesteko soldataren %60 izan behar dela (650 euro hilero), Elkartzenek pobreziaren

Orduan, zergatik hainbeste kritika jasotzen du? Bai EAEko dirulaguntza baita Oinarrizko Errentak.

Hasteko, DBE-RGIren eraso gogorrenak ez datoz ezkerratik, pribilegiatuen aldetik baizik. Langile klasera zuzendutako diru laguntza bat da, eta hori da borrokatzen ari dena; kriminalizazioa, iruzurgileak direla… azkenean, lunpenak kobratzen duen laguntza dela. Eta murriztu/mugatu behar dela diote. Langileon arteko borroka sustatuz.

Beste kritika bat Oinarrizko Errenten bultzatzailetik dator, batez ere Errenta Minimo bat delako, eta pobreziatik ateratzea lortzen ez duelako, pobreziaren tranpan jausiz. Arriskuan dagoen popularioaren parte handi bat honetatik kanpo dago (%27a 2014ean)

Bestetik Enplegu bermatuak bi sistemei kritikatzen ditu; hauen oinarri bat da diruan ordaintzen dela, gizarte zerbitzuetan eskeini ordez; beraien ustez estatuak eskubideak bermatu beharko lituzke (garraioa, eskola, osasun arloa, etxebizitza…) eta enplegua bermatuz, ez dirua.

2017/02/17. Langabe eta landun estatistiketan tranpetan ari dira?

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak langabezia tasa neurtzeko erabiltzen diren metodologia eta neurgailuak azaldu dizkigu. Bestetik “Informe laboral Euskadi” txostenean aztertutako datuak aztertu ditu. Espainiako E.P.A erabili beharrean, Eustateko EPRA erabiliz gero zer ikusten da ? Ba ez direla 28 000 lanpostu industrial desagertu krisi hasieratik, baizik eta 70 000 mila. Alde hau nabarmenduko digu, gure lanketa propiotik datozen EPRAko datuekin konparatuz. Hau egin baino lehen, “Informe Laboral Euskadi” aztertuko dute, komunikabideetan agertutako datutik haratuago, jatorrizko txostenaren bilakaerak nabarmenduz.

http://bilbohiria.eus/46314

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, Gizarte ekonomia, ikuspuntuak, irratia, Orotarikoa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s