Lan arloko “enpresa taldea”

Agenda Confederal, 9zkia (2017ko Urtarrila, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa.

Lan arloko “enpresa taldea”

Aurreko Agenda Konfederalean enpresa taldeak zer ziren azaldu genuen, batez ere arlo merkantilean. Honetan, azterketa lan arlotik izango da, ezberdina delako.

Lan arloko enpresa taldearen definizioa lan gatazketan erabili ohi da; merkantila, enpresen arteko gatazketan. Adibidez, enpresa askok euren sozietateak erabiltzen dituzte gastuak langilean dauden enpresetara bideratuz, eta sarrerak langileak ez dituzten enpresetara, soldata murrizketak eta kaleratzeak erraztuz. Horregatik lan arloko “enpresa taldea” dagoela frogatzea garrantzitsua da, iruzur hau salatzeko.

Hasteko, definizioa oso garrantzitsua da. Ez da berdina “enpresa taldea” aipatzea (eragin gutxirekin) edo “taldeko enpresa” izendatzea. Lehenengoa apenas eragina dauka langileengan; bigarrenak, aldiz, erabatekoa da. Bigarrenez, enpresen arteko harremana estua izan behar da lan arloko “enpresa talde” bat esku artean izateko, neurrien erantzukizuna enpresa hauen artean banatuz.

Orduan, lan arloko “enpresa talde” baten aurrean izateko, zer gehiago behar dugu? Bost elementu frogatu behar ditugu:

1. Langileek enpresa taldeko sozietateetan lan egitea, nahiz eta kontratua bakar batekin izatea.

2. Ondare nahasmena: erabiltzen diren makinak, teknologia… taldeko enpresa guztiek erabiltzea.

3. Kutxa batasuna: hau da, enpresen artean dirua sarritan uztea, edo talde bat moduan kudeatzea.

4. Enpresa bat estalki moduan erabiltzea, kanpoarekiko irudi zehatz bat emateko asmoz.

5. Enpresa taldeko zuzendaritza unitarioa erabiltzea, langileen kalterako.

Laburbilduz, enpresa taldea frogatzea ez dela hain erraza.

 

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, Orotarikoa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s