#Lanaren #Ekonomia Zergatik kredituak dira hain garrantzitsuak ekonomiarentzako?

Hementxe duzue irratsaioa.

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomialaria kredituen inguruan mintzatu da. Lerro handitan aztertzen badugu, ekonomiaren gasolina dira kredituak. Ekonomia kapitalista handi batek funtsezkoak ditu kredituak. Gaur eguneko kontsumismo bultzatzeko, ezinezkoa litzateke kreditu-txartelik gabe bizi, adibidez. Beste alde batetik, enpresek ere behar dituzte, euren eguneroko eragiketetan. Atzeraldi ekonomikoan  handi honetan (2008-…) hori izan da negozio eta enpresa askoren arazoa: bankuek ez zietela dirurik mailegatzen, edo garestiegi zela; ixteko beharrean aurkituz.(Sektore pribatuari eskainitako kreditua: 2008an, 85.992 milioi euro; 2015ean, 63.234, %26,5 gutxiago). Bestetik kreditua hartzen dugunean kontutan hartu beharrekoak azaldu dizkigu.

Lerro handitan aztertzen badugu, ekonomiaren gasolina da; ekonomia kapitalista handi batek ezin dezake funtzionatu kredituaren bitartez. Gaur eguneko kontsumismo bultzatzeko, ezinezkoa litzateke kreditu-txartelik gabe, adibidez. Beste alde batetik, enpresek ere behar dute, euren eguneroko eragiketetan ere. Errezesio handi honetan (2008-…) hori izan da negozio eta enpresa askoren arazoa: bankuek ez zietela dirurik mailegatzen, edo garestiegi zela; ixteko beharrean aurkituz. Adibidez, sektore pribatuari eskainitako kreditua: 2008an, 85.992 milioi eurokoa izan zen; 2015ean, aldiz, 63.234 milioi eurokoa, %26,5 gutxiago.

Langileei eskaintzen zaizkien kreditu-zerbitzuen inguruan, askotan, dinamika kontsumista hau bultzatzen dute bai enpresek eta finantza erakundeek. Azken 10 urteotan soldatak murriztu dira, eta bizirauteko produktu askoren prezioak, aldiz, handitu dira (etxebizitza, energia, elikagaiak…). Beste alde batetik, soldata baxuak mantentzeko estrategia hauxe izan da, kredituak eskaintzea. Baina krisian garestitu ziren hauek.

Kreditu bat eskatu behar badugu, bost elementu hauei aditu beharko diegu. Askotan ez dugu beste aukerarik, eta mota askotako produktuak ditugu. Bermearen arabera, interesak aldatuko dira (hipotekarioa bada, beste berme bat badu, edo bermerik gabekoa). Garrantzitsuena 5 gako jarraitzea da:

  1. Behar beharrezkoa da? Kontsumismoaren logikatik aldendu behar gara, hori argi izan behar da. Hobeto ez zorpetzea, sistemak bultzatzen duelako. Logikoena da soldata altuagoak exigitzea, honen alde borrokatzea, ez finantza erakundeen menpe geratzea.
  2. Nola alderatu kreditu ezberdinak? Gaztelaniaz T.A.E. deitzen den edo Urteko Tasa Baliokidea erabili behar dugu, neurri ona baita finantzazioaren kostua aztertzeko, beste kostu batzuk barneratzen baititu. Interes nominalak informazio oso gutxi ematen digu, normalean propagandan agertzen dena. Eta noski, propagandako informazioa zuhurtzia handiaz irakurri, letra txikia barne. Sarritan konplexua izan ohi da.
  3. Interesetan ordaintzen duguna Euroetan jarri. Adibidez, demagun 1.000 euro eskatzen ditugula hilean 60 ordaintzen. Merkea al da? Ba Urteko Tasa Baliokidea %80koa bada, interesen kostuak soilik 1.1.90 eurokoak dira; hau da, 1.000 euro eskatu eta ia 2.200 itzuli. Horrela argiago ikusten da kredituaren kostua. Beste kasu batean, demagun 500 euro eskatzen ditugula. Interesa %0koa da. Zein da gakoa? Interesa nominala dela, UTB hartzen badugu, %2.571,8koa da, “ordainsariak” 155 euro direlako. Beste kasuetan, tranpa ez dago UTBan, beste kostuetan baizik.
  4. Berandutze-kostuak daude? Zenbait kreditu-azkarrek %0ko interesa eskatzen dute, baina gakoa berandutze kostuetan dago, %200era heldu daiteke.
  5. Beste kostu gehiagorik al daude? Berriro, letra txikia ondo irakurri, klausulak, eta abar…

Laburbilduz, nire gomendioa da finantza zerbitzu hauek ez erabiltzea. Hala ere, horrelako batean aurkitzekotan, hemengo gomendioak erabili. Nahiz eta lukurreria izan, legala baita.

 

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Orotarikoa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s