Lanaren Prezioaren Indizea (LPI)

Agenda Confederal, 7zkia (2016ko Abendua, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa.

Lanaren Prezioaren Indizea (LPI)

INEk (Instituto Nacional de Estadística) lanaren prezioa aztertzeko indize berria argitaratu du. Estatistika institutuaren arabera, soldaten jaitsiera nabarmena izan da 2008 eta 2014 artean; batezbesteko soldataren aldean, handiagoa izan baita.20161201_ekonomia

LPIk nominetan izandako aldaketan neurtzen ditu, nabardura txiki batekin. Indize hau kalkulatzerakoan, lanpostuak urtez urte berberak dira; horrela urteetan zehar lanpostu horien soldaten eboluzioa azter dezakegu; beste estatistiketan, aldiz, batezbestekoa hartzen denez, informazio interesgarri hau galtzen da. Beren funtzionamendua Kontsumoaren Prezioen Indizearen antzekoa da.

2008 eta 2014 arteko soldatak indize honekin alderatzen baditugu, azken urte honetan 2008an kobratzen zenaren %99,29 zen, hau da, LPIk soldatak jaitsi zirela dio. Baina hala ere, indize honek zenbait koherentzia falta du eta hurrengo adibideen bitartez argiago ikus daiteke.

Kontratatu berriak diren langileen soldatek 2008an %13,1 eta 2014an %12 handitu ziren; lanean zeunden langileenak, aldiz, murriztu ziren. Behin behineko kontratatuen soldatek %6,6 eta %4,4 handitu ziren bi urte horietan; mugagabeko kontratatuen eboluzioa %-0,5 eta %0,3koa izan zen, hurrenez hurren. Langile gazteen kasuan, antzeko eboluzio arraroa ematen da.

Zergatik koherentzia falta hauek? INEk erabilitako datuak ez ditu enpresetatik zuzenean hartu, estimazioak dira. Hau dela eta, estatistika institutuak datu hauek nola kalkulatu dituen azaldu behar izango du eta baita ere ematen diren paradoxak. Azken finean, estatistiken atzean erabaki (politikoak) izan ohi dira.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s