Emplegu (sic) ministraren proposamenaren azterketa: lan jardunaldia 18:00etan amaitzea

Espainiar Erresumako Emplegua (sic) eta Gizarte Segurantzako Ministrak lan jardunaldia arratsalde 18:00etan amaitzeko proposamena egin du.

20161212_ministra

ETBrentzat  honen inguruko hausnarketa arin eta labur bat egin nuen. Hasteko, mota honetako neurriak sektore publikoan aplikatzea errazagoa izan daiteke; bai era zuzenean, nahiz eta Osasun arloan, irakaskuntzan… ezinezkoa den; baita zeharkakoan, kontratazio publikoan klausulen bitartez arautuz.

Baina arlo pribatuan zailatsunak handiagoak dira. Legeak ez dira errespetatzen, eta horrelako muga bat planteatzea ez du esan nahi errespetatuko denik. Eraginkorragoagoa da Negoziazio Kolektiboaren bitartez mota honetako neurriak ezartzea.

Hala ere, proposamena erabat oportunista eta populista da, zehaztasun gehiago behar baitira hau aztertzeko. Arratsaldeko 18:00etan atera; baina zein ordutan sartu? Arratsaldeko jardunaldia duten enpleguekin, zer egingo dugu? Soldatak, honen ondorioz mantendu edo murriztuko dira? Laburbilduz, neurria ezin daiteke ebaluatu. Gainera, merkataritza sektorean deserregulazioa handitzeko tentsioa gero eta handiagoa da, Gobernuek bultzatuta, hots, kontrakoa sustatzen dute.

Kontziliazioa aipatu da, baina berez neurri honek, planteatu den eran, ez du erronka honi ezertan laguntzen. Kontziliazioa hobetzeko neurri integralak behar dira, lan jardunaldia murriztera zuzendutakoak, beste askoren artean. Sektore guztiak arratsaldeko 18:00etan itxiko balute neurri honek agian efektu positiboren bat izango luke, baina uste dut hau ez dela ministroaren ideia.

Azken finean, eztabaidagai dagoena lan jardunaldia da: hainbeste lan egin behar dugu? Ikertzaile eta sindikatuek euren hausnarketak egin dituzte, adibidez CNT sindikatuak, NEF erakundeak, ELA, LAB… eta Suedian 6 orduko lan jardunaldia martxan jarri dute.

Hemen duzue parte hartzeak.

Gaur Egun Gaua: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/gaur-egun-ge-gaua/4104830874001/120476/2016-12-12/ 20. minututik aurrera.

Teleberri Noche: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/teleberri-tb-noche/4104874154001/120661/12-12-2016/ A partir del minuto 24.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Orotarikoa atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s