Zerga bilketaren eboluzioa

Agenda Confederal, 5zkia (2016ko Azaroa, lehenengo hamabostaldia) argitaratutakoa.

Zerga bilketaren eboluzioa

EAEko administrazioek behi eta berriz aipatzen dute haiek ez dituztela murrizketarik egiten; eta esan dutena kontuan hartuz, “hasiera batean”, berdin jarraituko dute. Jakina denez, 2016ko aurrekontuak martxoan adostuko dira. Baina, zer espero dezakegu? Aldundiek eta Jaurlaritzak zer egingo dute? 2014 eta 2015 urteetan, Ogasunek bildutakoa handitu da, nahiz eta aurreikusitakoa baino murritzagoa izan, taulan adierazten denez.

20161101_ekonomia

Bizkaian diru bilketan gertatutakoa larria da. Sozietateen gaineko zerga (enpresek ordaintzen dutena) 140 milioi eurotan jaitsi da; eta BEZa, 126 milioi eurotan. Honen atzean petrolioaren prezio jaitsiera dago; baita ere 10 zerga-ordaintzaile handienen artean, 8 energia sektorekoak direla. Gipuzkoan sozietateen gaineko zergaren garrantzia erabat desagertu da; 2014ean 24.870 enpresetatik, soilik 8.000 irabaziak adierazi zituzten, 16.000, aldiz, galerak.

Aurten, aurreikusitako diru bilketa birritan murriztu dute, 2015ean bat-bateko arazo zena (petrolioaren prezio baxua) mantendu delako. Gainera, sozietateen zerga eta BEZaren bilketak murritzagoak izango dira. Laburbilduz, EAEko finantza egoera okerrera egin du 2016ean.

Ondorioz, hasteko, zerga bilketaren parte handiena langileen poltsikotik dator, ez enpresen aldetik. Baita, Ogasunek duten energia enpresa eta petrolioaren dependentzia oso handia dela.

Amaitzeko, galdera bat: aurrekontuak finantzatzeko, ze bide jarraituko da? Jeltzaleek zorpetuko gaituzte, hipotekatuz. Beste bide bat zerga sistema aldatzea da, progresiboa, justuago izateko. Baina argi dago jeltzaleen aukera zein den.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, estatua, Orotarikoa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s