Lanaren ekonomia #hizpidean @bilbohiria

Jon Bernat eta biok azken bi ostegunetan egindako parte hartzeak hemen dituzue, Hego Euskal Herriko pobreziari buruz eta enplegu sorreraren inguruan.

Resumen: Estas dos últimas sesiones hemos hablado sobre la pobreza en Hego Euskal Herria y sobre los datos del empleo creado.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2012/12/01.AROPE adierazlea, errentaz gain, bazterketa soziala kontutan hartzen dituena.

Arope adierazlea ezagutu dugu EHUko irakaslea eta ekonomialaria den Endika Alabort Amundarainekin. Pobrezia neurtzeko indize bat da, European Anti Poverty Networkek – EAPN egindakoa. Beste pobrezia indikatzaileen aldean, bazterketa soziala, errenta (pobrezia erlatiboa), enplegu intentsitatea eta material gabezia ere kontutan hartzen ditu Arope adierazleak.

Arope indizea Nafarroan: http://www.eapn.es/estadodepobreza/ARCHIVO/documentos/Informe_AROPE_2016_NAVARRA.pdf

Arope indizea EAEan: http://www.eapn.es/estadodepobreza/ARCHIVO/documentos/Informe_AROPE_2016_PAIS_VASCO.pdf

http://bilbohiria.eus/44995

2012/11/24. EUSTATen arabera azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, datuak aztertu ditugu Jon Bernat Zubirirekin.

Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu ematen, ekoizpena, enplegua eta langabezia ibilbide luzeko eraldaketa sakonak epe laburreko azterketa baikorraren atzean ezkutatzen da. ELA sindikatuak, ordea, bilakaera luzeago eta beste faktoreei erreparatuz bere azterketa egin du, horren arabera, gaur egun egiten ari diren kontratuen %93,5 aldi baterakoak dira. Bestalde, azken bost urteotan, aberastasunaren banaketak nabarmen egin du langileriaren aurka.

http://bilbohiria.eus/44849

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau alternatiba ekonomikoak, analisia, Ekonomia, irratia, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s