Prekarioak, antolatuak

Agenda Confederal, 4zkia (2016ko Urria, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa.

Prekarioak, antolatuak

Sindikalismoa XX. mendeko gauza zela zioten akademiko, politiko eta enpresari askok. Indibidualismoa zela nahi eta nahizko bidea modernitate “likido” honetan. Industria eraitsi zituzten eta, horrekin, urdinez jantzitako gizona den langilearen estereotipoa ere. Honen trukean, zerbitzu sektorea hedatu dute: enpresen esternalizazioa eta kontsumoa eta kontsumismoaren inguruko jardueretan, batez ere.

Egoera berri honetan, langileen arteko elkartasuna eraisten saiatu dira. Eta lortzekotan izan dira, bazirudien langileon artean hozkeria nagusi zela. Bakoitzak bere arazoak lepoan hartzen zituela, eta kitto. Askotan, lantokietako lan harremanak horrelakoak dira eta muzinkeri hori salatzea da sindikalisten urreneko pausua.

Baina, zenbaitetan langile-kontzientziaren zeozer geratu ohi da, aztarna bat, bizirik irauteko beharrezkoa dena. Langileak baikarelako, nahiz eta posmodernoek prekariado moduan izendatzen gaituzten. Eta, poliki poliki, borrokak bistaratzen dira. Ostalaritzan, Ercillako langileak; esku-hartze sozialean, EDEko langileak, adibidez; baina baita ere Telefonikaren azpikontratetako langileak; Bilboko museoen langileak ere hor ditugu. Hamaika borroka gehiago martxan daude, guztiak komunean dute ezaugarri bat: antolakuntza sindikala.

Zerbitzuen sektoretako garai honetan, antzinakoa zena, zaharra, sindikatua,erakutsi du erabilgarria dela. Beharrezkoa ere. Lantegi bereko langileak elkarren artean harremanak estutzeko; elkarrekiko helburuei buruz eztabaidatzeko. Baina baita ere beste langileen borrokekin bat egiteko.

Geuk, langileok, geure etorkizunaren jabe izateko, antolatzen jarraitu behar dugu, arlo sindikalean geure prestakuntza maila handituz. Gure burua defendatzeko, antolakuntza behar dugulako, sindikatua behar dugulako.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s