Barne Produktu Gordina eta aberastasuna gauza berbera dira?

Agenda Confederal, 2zkia (2016ko Iraila, bigarren hamabostaldia) argitaratutakoa.

Barne Produktu Gordina eta aberastasuna gauza berbera dira?

Hartu edozein albistegi eta arin entzungo dugu berria: ekonomia hobera doala, hazi dela. Baina, hau nola neur daiteke? Hori izan da ekonomian adituak direnen erronka bat.

Unibertsitateetan, Barne Produktu Gordinaren (BPG) bidez neurtzen dela erakusten dute; ekonomia zehatz batean urte batean ekoiztutakoa neurtzen da, dirutan. Adibidez, 2015. urtean Euskal Autonomi Erkidegoaren BPG 65.924 milioi eurokoa izan zen. Aurreko urtearekin alderatzen badugu (2014), %3,1 hazi da, urte horretan 63.880 milioi eurokoa izan baitzen. Eragiketa hau urtero, hiruhilean, hilero… egin daiteke. Baina erreminta hau eraginkorra al da ekonomiaren egoera eta aberastasuna neurtzeko?

20160915_ekonomia_eskema

Batzuek erreminta okerra dela diote, hainbat ekoizpen prozesu kanpo geratzen direlako. Honen adibide bat ezkutuko ekonomia da: BPGren %20-%40 artean dagoela diote; drogen trafikoa erreala da, diru asko mugitzen du, baina estatistika hauentzat ez da existitzen. Proposatzen duten konponbidea da eurotan zenbat den kalkulatzea eta gehitzea.

Badago oinarritik kritika egiten duen ikuspegia, zaintzak kontutan hartzen dituena. Ezin dugu zaintza barik biziraun: umetxoak garenean, gurasoena,; norbaitek bazkaria egin behar du; arropa garbitu, etxea atondu. Ez da harreman monetariorik ematen. Honi gehitu behar diogu era militante, bolondres batean egindakoa.

Errealitateak dio, BPGn neurtzen duen “ekonomia”, ez lukeela funtzionatutako diru bitartez ordaindutako zaintzarekin, ezinezkoa izango baitzen. Horregatik, aberastasuna eta ekonomia egoera BPGrekin neurtzea akats larria da.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Gizarte ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s