Lanaren Ekonomia – Seminari Taifari buruz eta populismoa historia ekonomikoren ikuspuntutik @bilbohiria|n eta @halabedi|n

Jon Bernat eta biok azken bi ostegunetan egindako parte hartzeak hemen dituzue, populismoa historia ekonomikotik aztertuz eta  Seminari Taifaren inguruan.

Resumen: Estas dos últimas sesiones hemos hablado sobre el populismo desde el punto de vista de la historia económica y sobre Seminari Taifa.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2016/11/17. Populismoaren gorakada ulertzeko gako historiko batzuk

Azken asteetan eskuineko alderdiek langileriari buruz hitz egiten hasi dira eta, adituek diotenez, Britainia Handian eta AEBetan, bi bozketa hauetan eragina izan dute. Egoera hau batzuk faxismoaren agerpenarekin alderatu dute. Horregatik historia ondo ezagutzea beharrezkoa da; historia ekonomikoa ere. Historia ekonomikoan begira jartzen bagara 1930eko depresio handian jarritako neurri batzuk bultzatu dituzte, baina gogora ekarri dugu 1930ko depresio handiaren ostean bigarren mundu gerra izan zela. Endika Alabort Amundarain ekonomialariak eman dizkigu zehetasun guztiak

http://bilbohiria.eus/44664

2016/11/10. Ekonomia kritikoa ardatz duen Seminari Taifa mintegiaren inguruan

Lanaren ekonomiaren tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Miren Etxezarreta ekonomialariaren hausnarketak ekarri dizkigu, artikulu anitzen egile da, ekonomia kritikoa ardatz duen TAIFA mintegiaren sortzaile, EuroMemo taldeko partaide, munduko herrialde askotan eman ditu klase eta ikastaroak . 2007an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko emeritua izendatu zuten ekonomia planifikatuan. Hamarkada galduaren inguruan berba egin digu, 2008tik hona hazkundeak w letraren forma hartu duela, baina inoiz ez garela 2008ko hazkunde mailara helduko azaldu digu. Langabezia kronifikatu eta ehunka lanpostu galdu dira industrian eta eraikuntzan eta horiek ez dira berreskuratuko

http://bilbohiria.eus/44486

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, irratia, Orotarikoa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s