Lanaren Ekonomia – #Hizpidea magazinean, @bilbohiria|n eta @halabedi|n

Jon Bernat eta biok ostegun goizero Bilbo Hiria Irratian eta Hala Bedin izango gara Hizpidea magazinean. Helburua langileen ekonomia aztertzea da era erraz eta didaktiko batean.

Resumen: Cada jueves, junto a Jon Bernat, repasaremos en el magazín Hizpidea de Bilbo Hiria Irratia y Hala Bedi cuestiones económicas que nos afecten como trabajadoras, de una manera sencilla y didáctica.

Orain arte egindako sesioak entzungai dituzu:

2016/11/03. Zer nolako eragina dauka Hego Euskal Herrian zerga sistemak langileen poltsikoetan?

Ekonomian zenbakien dantza izaten da eta hori argitzeko asmoz Endika Alabort Amundarain ekonomialaria eta EHUko irakaslea batu zaigu Hizpidea magazinera.  Gaurko saioan Hego Euskal Herriko zerga sistemak aurrekontuetan duten eragina aztertu dugu, baita langileen poltsikotan. Azken bi urteko zerga bilketak behera egin dute eta horren arrazoiak azaldu dizkigu Endikak. Batetik sozietateen zerga oso baxua da eta petrolioaren prezio jaitsieragatik BEZ zergan gutxiago bildu da. Bizkaiko 10 zerga ordaintzaileen artean 8 energi sektorekoak dira.

http://bilbohiria.eus/44217

2016/10/27. Langabezia eta lan kaxkarrak, alternatibarik ba ote da?

Gaurko saioan, Jon Bernat Zubiri Rey lanaren ekonomia atalean,  Nafarroan egondako jardunaldi batzuen berri eman digu. Iruñeako Banatu Taldeak antolatu ditu jardunaldiak. Lan banaketa edo lan denbora gutxitzeko politiken  bideragarritasuna Nafarroako eragile sozial, sindikal eta politikoekin ikertzeko helburuarekin. Bertan gaur egungo kapitalismo patriarkalaren norabide ezaren diagnostikoa egiteko beharra nabarmendu dute, beste aukera bideragarri batzuen inguruko lanketa baterako urratsak egitearen abiapuntua dena.

http://bilbohiria.eus/44024

2016/10/20. Nola begiratzen dugu ekonomia?

Nondik begiratzen dugu ekonomia? Ze eragina dute ekonomiaren inguruko berriek geure bizitza eta lan baldintzetan ? Erantzun horiek azaltzen saiatuko gara eta horretarako ostegunetan Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta EHUko irakaslea batuko zaigu ostegunetan. Gaurkoan sozio-ekonomia zer den azaldu digu. Sozio ekonomian kontutan hartu behar diren aldagaiak aipatu dizkigu. Pobreziaren nazioa arteko egunaren aitzakian, datuak aztertu ditugu, langileen %18k pobrezia mailatik beherako soldata kobratzen du.

http://bilbohiria.eus/43902

2016/10/13. Lanaren ekonomia aztergai Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainekin.

Ostegunero lanaren ekonomiaz arituko gara Hizpidea magazinean, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain izango dira tarte honen bidai lagunak. Gaurkoan Jon Bernatek Lanaren krisiaz aritu da. Bestetik Lan estatistikak aztertu ditu eta bertan egon daitezkeen interpretazio ez zuzena azaldu dizkigu. Tartea bukatzeko lana politikak aztertu ditu. Politika sektorialak eta orokorrak

http://bilbohiria.eus/43772

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s