“Langile borrokaren beste garaipen txiki bat”, @info7irratia|n

Hementxe duzue Info7 Irratian izandako parte hartzea.

Lan arloko eskubideak defendatzea apur bat babestuagoa dago, CNT sindikatuak lortu duen  espainiar estatuko Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen bati esker.

Hemendik aurrera, enpresariek gure funtsezko eskubideak urratzen dituzten kasuetan, Auzitegi Gorenetan helegitea jartzea posible izango da, lehenengo auzialdian kontrako epaia izan bada. Orain arte aukera hori mugatuta zegoen, epailearen iritziaren menpe baitzegoen.

Honek zer esan nahi du? Sarritan, geure lan eskubideak exijitzen ditugunean, enpresarien erasoak jasaten ditugu. Adibidez, osasun arloko legea betetzea eskatzea. Enpresariak errepresio sindikala aplika dezake, geure ordutegiak aldatuz, okerrerako, noski; baita neurri hori justifikatzen duen egoera bat asmatu ere. Orain arte, auzitegietan salatzerakoan, epaile askok kontrako ebazpena argitaratzen zuten, helegitea jartzeko aukera galaraziz. Ez zituzten funtsezko eskubideen urraketarik kontutan hartzen. Hemendik aurrera, ebazpen honi esker, enpresarien neurri antisindikalak ez dira hain zigorgabe geratuko.

Egia da gatazken irtenbidea ez dela Auzitegien epaietatik helduko, baizik eta parte diren langileen eskutik baizik. Baina horrelako ebazpenek, eskubideak defendatzen apur bat laguntzen dute. Batez ere langileen parte hartze aktiboa oinarritzat duen sindikalgintza baterako. Aipatu behar da, aurrerapen txiki hau lortu dela egunero borrokatzen duten langile talde bati esker. Lehenengo Internazionalak esaten zuen bezala, langileen burujabetza eurek lortu beharrekoa dela, langile hauen borrokari esker, guztiok eskubide hau eskuratu dugu.

 

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, Gizarte ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s