€uroexit

Argia aldizkarian argitaratua, 2016ko uztailaren 10rean

Resumen: ¿Es posible salir de la Eurozona? Tras el referendum del Brexit a finales de junio, el debate de la salida de la UE ha vuelto a la agenda mediática. En las siguientes líneas se hace una introducción al debate sobre si es mejor o peor salirse del Euro.

Britainia Handian, ekainean egin zen erreferendumean, ezaguna denez, Europar Batasunetik irtetea irabazle atera zen. Nahiz eta prozesua nola bukatuko den ezezaguna izan, argi dago posible dela herrialde bat EBtik ateratzea. Azpimarratzekoa da moneta subiranotasuna (libera eta Ingalaterrako Bankua) abantaila handia dela, prozesua asko erraztuz.

Posible al da herrialde batek Eurozona (eta Euroa) alde batera uztea? Beren garapenerako gomendagarria izango litzateke? Honen inguruan itxi ez den eztabaida luzea eman da. Eurozonan sartzea norabide bakarreko bide moduan planifikatu zen, itzulerarik gabekoa, herrialdeek moneta eta kanbio politika Europar Banku Zentralaren (EBZ) menpe utziz. Gainera, 2007ko krisia hasi zenean, EBZren austeritatea gero eta gehiago nabaritu zen, bere helburuak betetzeko. Horrela, herrialdeek moneta debaluatzeko erreminta galdu zuten, lehiatzeko bideak mugatuz. Herrialdeek aplikatu zituzten neurriak zergak eta soldatak murriztea izan ziren, hots, barne debaluazioa, beste tresnak (moneta eta kanbio politika) ez baitzeuden euren esku. Ondorioz, EBZk inposatutako austeritatearen aurrean erabat mugatuta daude, oso era labur batean azalduta.

Krisiaren ondorioak sufritzen ari garen heinean, egoera hau gainditzeko zenbait adituk Hegoaldeko herrientzat Eurotik irtetea beharrezkoa dela proposatzen dute (M. Weisbrot, J. Sapir, C. Lapavitsas, beste batzuen artean): Herrialdeek Moneta Batasuna apurtu dezatela, aldebakarreko irteera jarraitzea. Research on Money and Finance ekonomista politikoen sarearen iritziz, herrialde zordunek ez lukete zorra ordaindu behar, aldi berean Eurozona alde batera utziz eta zor-publikoaren herri auditoretzak eginez. Horrela barne moneta politika berreskuratuko lukete, krisia arinago gaindituz.

Baina proposamen horiek alde ilunak dituzte, Eurotik irtetearekin eszeptikoak direnek azpimarratu duten bezala (M. Husson, M. Etxezarreta, D. Albarracín eta Ó. Onaran, beste batzuen artean). Zer gertatuko litzateke herrialde hauen zorrarekin? Ziurrenik Eurotan egongo dela, arazoa dena. Gainera, aditu hauek azpimarratzen dute Europako periferiaren arazoa ez datorrela Euroaren eskutik, baizik eta finantza, ekoizpen eta kanpo merkataritzan duten dependentziatik. Arazoa dela subiranotasuna berriro nola berreskuratu, eta ez moneta politika nominala berriro berreskuratzea.

Eztabaida oso sakona izan da; hitz hauen helburu apala gurean azalaraztea da, ahal den neurrian, eztabaida piztea. Azken finean, beste herrialde bat horrelako bidegurutze batean aurkituko da. Eta aukera ez da batere erraza.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau alternatiba ekonomikoak, analisia, Argia, Ekonomia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s