@info7irratia|n #talaiatik : Sindikalgintzak asko egin dezake errefuxiatuengatik; greba bultzatu ere

El 17 de mayo participé en Info7; aquí tenéis el audio. Maiatzaren 17an Info7 Irratian parte hartu nuen. Hementxe duzue esandakoa.

Audioa hurrengo estekan entzun dezakezu: http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160517/sindikalgintzak-asko-egin-dezake-errefuxiatuengatik-greba-bultzatu-ere

Uztaila honetan gerra zibilaren urteurrena dugu. Orain dela ia laurogei urte, bertoko askok alde egin zuten, gerra eta errepresioa zela eta. Atzerrian gerrako umeak beso zabalik hartu zituzten, elkartasuna jasotzen. Baina ezin ahaztu gure errefuxiatuek Europan jasandako mesprezua ere.

Gerra zibiletik askok Iparraldera ihes egin zuten. Estatutik Frantziara, 550.000 emakume, gizon eta haur joan ziren. Hainbat kontzentrazio eremuetan sartu zituzten, txakurren antzera tratatuz. Duintasuna lapurtu nahi izan zieten.

Zoritxarrez, antzinako egoerak errepikatzen ari dira. Gaur egun Idomeni eta Lesbos lotsaz gorritzen gaituzte. Gerretatik ihes datoz, gure aitite-amonen erbesteratze bezala. Kontzentrazio eremuetan sartzen ditugu, polizia eta faxistak haiek joka. Gaizki hartzen ditugu, nahiz eta pertsonak izan.

Baina ongi etorriak zaretela aldarrikatu nahi dut. Hainbat manifestazio, elkarretaratze eta salaketa egin ditugu; hala ere, ez da nahikoa izan. Eta geuk, sindikatuok, gehiago egin dezakegu. Posiblea da estatua estu hartzea eta egoera honekin bat-batean amaitzea. Greba deialdia egin behar dugu; ez 24 orduko etenaldi bat, greba orokor bat, eragile sozialei euren protagonismoa eskainiz.

Posible da, ekonomia geldiarazten badugu, mobilizazio sozialarekin batera, estatu gezurtiek adostutakoa bete arte (oso eskasa dena). Proposamena hementxe uzten dizut, gure esku baitago egoera nazkagarri honekin amaitzea.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s