Espezializatuegiak

Argian argitaratua, 2499 zenbakian.

Resumen: en el siguiente texto trato sobre los problemas de centrar todo el desarrollo económico en un sector o muy pocos sectores, y generalmente controlados por enpresas trasnacionales.

Ibaizabaleko itsasadarraren ezker ibarrean, Bizkaian, ekonomia monokultiboaren gertuko eredurik nabariena izan dugu. Siderurgia eta metalurgiaren eremua izan zen, lantegi eta labe garaiak izan ziren Ezkerralde osoaren bizitza ekonomiko eta soziala sektore hauek gidatu zutenak. Gauza berbera esan dezakegu Enkarterri eta Meatzaldeari buruz, burdin meategien monokultiboa baitzegoen. Azken eskualde horretan, meatzaritza amaitu bezain laster ekonomiaren gainbehera izan zen, gaur egun arte. Ezkerraldeari so eginez, antzeko zerbait gertatzen ari da, azken industria handiek galtzeko arriskuan baitaude, ArcelorMittal Sestao honen adibide izanik.

AEBko hiri famatu batean antzekoa gertatu zen. XX. mende hasieran, Detroit hiriko ekonomia autogintzan espezializatu zen, monokultiboa bilakatuz. Mende amaieran sektoreak beste herrialdetara alde egin zuen, ekonomikoki hiria hustuz. Egoera hau From Detroit to De(s)troit (1) dokumentalak oso ondo erakusten du.

Industria sektorearen etorkizuna gero eta ilunago denean, badirudi turismoa gure ekonomiaren salbatzailea izango dela; horrela adierazten dute agintari politikoek

Horrelako ekonomia hondamendiak ugariak izan dira historian, gure erreferentzia eskualdea bada, sistema ekonomiko kapitalistaren funtzionamenduarekin lotura estua du. Hau da, denbora tarte batean, eskualdean ekonomiaren “espezializazioa” bultzatzen da, irabazi-tasak handituz eta lehen aipatutako monokultiboa oso adierazgarria izaki. Noski, irabaziak murrizten direnean, inbertsioak beste eskualde eta lurraldeetara mugitzen dira eta lurraldea nola geratzen den, bost axola kapitalari. Desindustrializatze prozesuak horren ondorioak dira. Gainera, ekonomia eta gizarte hondamendi hauek larriagoak izaten dira sektore horiek nazioarteko merkatuen edo enpresa trasnazionalen esku daudenean.

Industria sektorearen etorkizuna gero eta ilunago denean, badirudi turismoa gure ekonomiaren salbatzailea izango dela; horrela adierazten dute agintari politikoek: BPGn duen eragina gero eta nabarmenagoa da. EAEn, %5,8.(2) Nafarroan, %6. (3) Sortzen duen enplegua gero eta handiagoa da, lan baldintzak aparte utziko ditugu eta “kalitatezko” turistak erakarri nahi ditugu. Hau da, kultur maila handikoak, aberatsak edo diru mordoa gastatzen dutenak.

Arriskua da, industria gainbeheraren ostean, turismoa eskualde askotan gure monokultibo berria bilakatzea. Ez dugu ahaztu behar sektorea enpresa trasnazional batzuen menpe dagoela (4), eta gure eskualdeetako eskaintza zirkuitu horietan txertatzen dela (landa turismoa hauetatik kanpo dago). Turismo ereduari buruzko eztabaida publikoa eta kritikoa falta da, beste sektoreetan izan ditugun arazoak ekiditeko. Datozen turistak, joango dira, gure bizirauteko beharra, aldiz, hemen geratuko da.

(1) En Portada, 2014
(2) 2015ko datuak
(3) 2014ko datuak
(4) Honi buruz gehiago sakontzeko, FERNÁNDEZ, R. (2011) Viajar perdiendo el Sur. Crítica del turismo de masas en la globalización. Libros en Acción argitaletxea, Madril.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Argia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s