Bajak eta kaleratzeak: konpondu behar dugun erronka, @Info7irratian

Gaur Talaiatik saioan izan dudan parte hartzea uzten dizuet. Hurrengo estekan entzungai dago: http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160202/bajak-eta-kaleratzeak-konpondu-behar-dugun-erronka

Hoy os dejo mi última participación en Talaiatik, en el link anterior lo podréis escuchar.

Ez da azken kasua izango, baina gertakari hau batez ere mingarria izan da. Minbizia dela eta, aldi baterako ezintasun egoeran zegoen langile bat Portugaleteko supermerkatu batetik kaleratu dute, arrazoi ekonomikoak argudiatuz. Okerrena da, kasu hauetan, botere judizialak ez duela ezer egiten, azken finean, dauden lan legeak patronalen abokatuek idatzi baitituzte.

Hau ez da beti horrela izan. Mila bederatzireun laurogei ta hamalaugarren urteko lan erreforma baino lehenago, ezin zen bajan egoeran zegoen langile bat hain erraz kaleratu. Bai Komisiones baita UGT seinalatzen ditut, lan erreformen ohiko sinatzaile bezala, hamaika aukera izan dutelako egoera hau hobetzeko. Honi gehitu behar diogu 2006ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak esan zuela, Enpleguaren diskriminazioaren kontrako Europar Zuzentarauak ezintasun egoeran izandako kaleratzeak ez zituela babesten.

Aldi baterako laneko enpresa, hau da, ETT baten txostenaren arabera, krisia hasi zenetik, baja gutxiago hartzen ditugu. Osalanen hitzetan, prekarioek ditugula lan instripu gehienak. Hots, osasun baldintza okerragoetan lan egiten dugula, enpresariek kaleratzea erabiltzen baitute, eta horren ondorioz, ahulen garenok, istripu gehiago ditugula.

Duintasun lerro gorri bat markatzeko beharra dugu, gure bizi-kalitatea ez baitu preziorik. Lan egiteagatik ordaintzen digute, ez gure osasuna izorratzegatik. Gaixo bagaude, enpresari minimo bat exigitu behar diogu, osasuntsu lan egiteko eskubide osoa baitugu.

Horrela jokatzen duten enpresak seinalatu behar ditugu; argi uztea, jokabide honek ez dela merke ateratzen. Enpresak, langileria eta gure elkartasuna beren kontra izango duela.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, ikuspuntuak, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s