Lan arloko gaurkotasun foroa 2016

http://www.ekonomista.org/portal/menuinicio.asp?idopcion=2609

Urtarrilaren 19an lan arloko gaurkotasun foroa ospatu zen Bilboko Juan de Larrea erakustokian. Ekitaldi honetan Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikustaritzaren burua den Manuel Velazquez Fernandez eta Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren pentsio arloko probintzia zuzendariordea den Jose Felix de Jaime Arbaiza jaunek lan arloko hainbat gaiei buruz mintzatu ziren. Ekitaldia Ekonomisten Elkargoko Lan Arloko Komunitateak eta Egarsat erakundeek antolatu zuten.

Landutako gaiak…
Landutako gaiak ugariak izan ziren. Ekitaldia zabaltzeko, 2016. urteko Estatuaren aurrekontu Orokorrak aztertu ziren. Atal honetan azpimarratzekoak dira Sektore Publikoaren pertsonalaren gastu mailaren aldaketa, honen hazkundea gehienez %1ekoa izango baita; pentsio publikoen inguruan, 2016an apur bat igoko dira eta, aldi berean, gehienezko pentsioak 2.567,28 euro/hilabete kantitatera mugatu dira. Gizarte kotizazioen inguruan, gutxiengo eta gehienezko oinarriak berritu dira. Aipatzekoa da hizlariak “pentsio-sistemaren erreforma ixila” martxan dagoela aipatu zuela, gehienezko oinarria eta pentsio maximoaren arteko aldea handitzen ari baita. Azkenik, kontribuzio-mailako pentsio-prestazioek amatasun osagarri bat izango dute, bizitzan zehar zenbait seme-alaba izategatik pentsioa handituz.

Aztertutako bigarren puntua 23/2015 legea izan zen, Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikustaritza Sistemaren Arautzailea dena. Atal honetan, elementu garrantzitsuenak Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikustaritza Sistemaren antolaketa berria eta lan azpi-ikustatzaile funtzionario berriak izan ziren. Lehenegoan, autonomi eta estatuaren arteko eginkizunak esleitzen dira; estatuaren menpe Gizarte Segurantza eta atzerritarren lan arloa geratuz; Lar Harremanen arloa eta Lan Arriskuen Prebentzioa Euskal Autonomi Erkidegoaren esku geratuz.

Hirugarren puntuan ESS/1187/2015 agindua azaldu zen, zeinean lanerako behin behineko ezintasunen zenbait prozesu garatzen dituen. Atal honetan, sistema berriaren funtzionamendua, epeak,… azaldu ziren. Gero 31/2015 legea aipatu zen, autookupazioren inguruan araudia berritzen duena eta baita ere Gizarte Ekonomiaren inguruan sustatzeko neurriak hartzen dituen.

Hizlariek 708/2015 Errege Dekretuari denbora dedikatu zioten. Honetan Gizarte Segurantzaren zenbait araudi aldatzen dira, 34/2014 Legea garatzeko asmoz. Hemen gizarte segurantzako kotizazio eta kuotei buruz luze hitz egin zuten, sistema berriak martxan jartzerako orduan izan dituen arazoak azalduz eta entzuleek planteatutako zenbait kasu aztertuz.

Azkenik, bigarren aukerako mekanismo 25/2015 Legea landu zen, entzuleen galderak erantzuteko denbora tarte bat eskeiniz.

Materiala: http://www.egarsat.es/Foro-de-Actualidad-Laboral-2016

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=UdiyMjKlLgg&feature=youtu.be

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/red_ekonomista/sets/72157663918584991

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, Orotarikoa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s