Kapitalismoa eta bizitza proiektuak ez dira bateragarriak

Info7 irratian parte hartzea: TALAIATIK

Lan munduan aldaketa garrantzitsu bat egonkortzen ari da; lan harremanak gero eta ahulago baitira. Prozesu hau ez da berria, aurreko hazkunde epe kapitalistan agertu zen.

Aldaketa,  orokortzen ari dela da, lan instituzioa eraldatuz. Borroken ondorioz, langileriak harreman onuragarriago bat lortu zuen. Kapitalarentzat, enpresentzat, harreman oreka  hau hain errentagarria ez denez, beste lan harremana bultzatu dute, komeni zaienean, langileak intentsiboki erabiltzen eta, behar ez gaituztenean, doan kaleratuz. Haien irabazi ekuazioetan pertsonen bizitza proiektuak ez dute lekurik.
Erresistentzia oso ahula da, gero eta greba gutxiago egiten ditugu. Negoziazio kolektiboaren alorrean, sektoreko lan hitzarmenak oso murritzak izan dira, hobekuntza barik. Jasaten ari garen shok doktrinak beldurra eta ziurgabetasuna sentimendu nagusienak bilakatu ditu.
Sindikalgintzatik argi izan behar dugu arazoa beste modu batean bideratu behar dugula. Martxan jarri behar ditugun irtenbideak eraldatzaileak izan behar dira, neurri antikapitalistak aplikatuz. Negoziazio koletiboaren eremuan,, adibidez, langile boterea handitzen dituzten neurriak inposatu, helburua enpresak desjabetzea izaten. Bidea ez da erraza, baina egoera hobetzeko, kapitalismoarekin amaitzea da bide bakarra.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Orotarikoa atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s