Merkataritza askea, norentzat?

Argian argitaratua, 2457 alean (apirilak 19)

Resumen: El concepto de  libre es atractivo siempre que se cite, y es de lo que se valen los economistas ortodoxos y neoliberales para que la gente corriente se posicione a favor del comercio libre (como de la libre empresa), pese a que ni es libre ni positivo per se para la ciudadanía.

Askatasuna aldarrikatzen denean, edozein pertsonari ideia ona irudituko zaio, kontzeptua positiboa baita. Transatlantic Trade and Investment Partnership (TTIP) proposatutako merkataritza askeko akordioa da, Europar Batasuna eta AEBren artekoa, merkataritzan askatasun gehiago lortu nahi duena. Negoziazioa isilpean mantendu nahi izan da, nahiz eta azkenaldian gizarte zibilak honi buruzko informazio eske dabilen. Baina, zer da merkataritza askeko akordio bat? Zein da honen helburua?

argia

Gaur arte ez da enpirikoki ziurtatu merkataritza askeak gizartearentzako ongizatea dakarrenik; arrakasta kasuak aipatzen dira, baina ez da babesten duen teoriarik frogatu

Laburbilduz, merkataritza askeko akordio batean bi eskualdeen arteko muga-zergak murriztu eta inbertsoreen segurtasun juridikoa babesten dituzten klausulak biltzen ditu. Aldeko argudioak ekonomia fakultateetan irakasten dira; think tank eta enpresa transnazionalen lobbyek honen propaganda egiten dute. Akordio hauek ekonomiaren eraginkortasuna sustatzen dutela diote, muga-zergekin alderatzen baditugu. Muga-zergak aplikatzerakoan sektore bat kanpo lehiatik babesten dugu; lehia murrizterakoan eta sektorean irabaziak handitzerakoan, sektore babestuek ekoizpen inefizientea sustatuko dute, kontsumitzaileentzako garestia izanik. Merkataritza “askeko” ekonomia batean, enpresariek inportazioekin lehiatu behar dute, merkeago ekoiztea esportazio eta lehiarako pizgarri bat izanik. Akordio hauen aldeko leitmotiv hau hamaika bider aztertu eta errepikatu da azken hamarkadetan.

Gaur arte ez da enpirikoki ziurtatu merkataritza askeak gizartearentzako ongizatea dakarrenik; arrakasta kasuak aipatzen dira, baina ez da babesten duen teoriarik frogatu. Kasuekin egiaztatzen dena da arrakasta ekonomikoa lor daitekeela (batez ere ikuspuntu neoliberalaren aldetik), baina ez dira sorturiko arazo ekonomiko, sozial eta ekologikoak kontutan hartzen. Akordio berri honen atzean estatua eta bere erregulazioak minimizatu nahi dira, lehia eta efizientziaren aurka egiten dutelako, merkataritza oztopatuz; sektore pribatuak egiten duena, aldiz, eraginkorra delako: hau neoliberalismoaren falazia handienetako bat da.

Azken finean, kapitalaren irabazi tasa mantentzeko esku pribatuetatik at dauden sektoreak pribatizatu behar dira, dauden kontrolak merkatuaren esku ikustezinaren menpe uztea; hau da merkataritza askeko akordioaren azken helburua, ez hazkundea, enplegua ezta ongizatea ere. Gainera, negoziatzaileen ustez demokrazia ez da helburu hauekin bateragarria. Ekonomiaren atzean ideologia ezkutatzen ari da.

Argia aldizkaria hemen deskarga daiteke: 2457_argia

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, Orotarikoa atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s