Sisiforen harri berriak

2015 otsailaren 1an Berrian argitaratua.

Resumen: El nuevo gobierno de Grecia se encuentra frente a una encrucijada: renegociar una deuda injusta o plantear una ruptura; au que parece que el gobierno ya ha tomado una decisión al respecto. Además, queda la cuestión sobre el euro, si debe seguir en el mismo o salir para buscar una solución mejor para la población griega.

Europako alderdi progresistek hurbiletik jarraituko dituzte greziar gobernu berriaren erronkak, lehenengo arduren artean zorraren birnegoziazioa baitago, helburu nagusia Grezia krisitik ateratzea izanik.

Costas Lapavitsas ekonomilariak krisi hau gainditzeko hiru alternatiba ondo definitu ditu. Lehenengoa, austeritatearekin jarraitzea, dogma neoliberalak agintzen duen moduan. Zoritxarrez, greziarrek ondo ezagutzen dituzte neurri mota hauen ondorioak. Bigarrena, Euroa eta Eurosistema eraldatzea, dauden erakundeen funtzioak aldatuz (Europar Banku Zentrala, MEDE – Egonkortasunerako Europako Baliabidea, beste batzuen artean),“euro on” bat eraikiz. Hirugarren bidea eurotik ateratzea da, krisia gainditzeko. Alternatiba bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak ditu, eta eragin ezberdinak zorra negoziatzerako orduan . Yanis Varoufakis ekonomia ministro berria bigarren bidearen alde agertu da, eta dirudienez hau izango da gobernuaren aukera; austeritate gehiago ez , baina eurosistemaren parte izan.

Zorraren arazoa gainditzeko honen berregituraketa egin daiteke, edo auditoretza prozesu indartsu bat. Zorraren auditoretza herritarrak, gizarte mobilizazioa eta herritarrak protagonistak izatea eskatzen du, prozesu politiko bat baita. Zor ez-legitimoak alde batera uztea eta ez ordaintzea dakar, hori aurreikusten ez duen auditoretza ez da auditoretza herritar erreal bat. Ekuador da denboran hurbilen dugun kasua baina ezin da zuzenean estrapolatu, honen baldintzak Greziarekin alderatuz oso ezberdinak baitira: petrolio ekoizlea da, moneta subiranotasun handiagoa du… beste elementuen artean. Negoziazioa erabiliz zorra berregituratzeak, aldiz, bi aldeen arteko kooperazioa eskatzen du eta orain arte ikusi denez, hartzekodunen baldintzak oso gogorrak izan dira, kooperazio hori existitzen ez dela argi utziz.

Krisitik ateratzeko alternatiben artean soilik bigarren bidea jarraitzea adosten bada, hirugarrena alde batera utzita, berregituraketaren negoziazioa zailago bihurtzen da. Hartzekodunek jada negoziazioari mugak jarri dizkiete, hartzekodun horiek europako estatuak baitira, sektore pribatuak ez du ia ezer arriskatzen. 2012ko erreskatean, hartzekodunak bankuak ziren; gaur egun, aldiz, ez. Horregatik, greziar gobernu berriak beren negoziazio margena handitu beharko luke, aukeren artean eurotik ateratzea bat izaten. Apustu arriskutsua da, baina herrialdearen egoerak horrelako jarrera eskatzen du.
Zer gertatuko den aurreikustea ez da batere erraza, baina aurrekoa kontutan izanik, ez dirudi negoziazio hau gatazkatsuegia ez dela izango, zorraren parte handi bat europar estatuen esku baitago. Zorraren parte baten kitapena edo baldintzak malgutzen baitira, honen eragina guztiok jasango genuke, ez banku pribatuek, jada hartzekodunak ez direlako.
Baldintzak zeintzuk diren jakinda, posiblea da zorraren “barkamen” bat ematea, zati baten kitapen batekin. Gainera, eragin politikoak izan ditzake, Europar Hegoaldean egoera zertxobait leuntzen den heinean, testuinguru politikoa lasaituz, haustura irtenbideak urrunduz.

Azken finean, bi jokalariek (aldeek) (gobernu berriak eta hartzekodunek, europar estatuak) negoziazioaren mugak definitu dituzte eta margen horietan jokatu. Greziak ez du hausturarik nahi (badirudi hori dela beren apustua) eta Europak, badirudi ezta ere; Europak hausturaren bidea jarraituko balu, botere ekonomikoak beste Europar Batasun eta Eurosistema bat nahi duelako izango da.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s