Autonomia, erabakitzeko eskubidea eta ekonomia

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2014ko maiatzaren 25ean.

Resumen: El derecho a decidir vuelve a estar en la agenda pública. El debate (que nunca se dejo de lado) se está volviendoa poner sobre la mesa, pero hasta el momento está dejando de lado cuestiones fundamentales, como que este derecho no es sólo hacer referendums, sino mucho más: autonomía real en la toma de decisiones, sin dejar ningún ambito fuera de ello. Por ello, dejar la economía de lado es acabar con el derecho a decidir, hacer demagogia con el mismo: no podemos permitir que la democracia acabe donde empieza la oficina, taller o fábrica.

Izenburuko hitzen amaiera ez da zorikoa: ia, ea, ia. Batzuk diote krisitik ia atera garela (ze krisitik, ba?). Bestek batzuek etorkizunari so egiteko garaia ea heldu den galdetzen dute, eredu zaharrak atzean uzteko sasoi berria. Hauteskunde aste hauetan, guztiek errepikatu duten leloak izan dira.

Ba al dago ekonomian erabakitzeko eskubiderik? Fakultateetan irakasten ziguten “kontsumitzailearen subiranotasuna” zela merkatua mugitzen zuena, merkatua era perfektuan jarduten zuenean, batik bat. Zerk mugatzen du kontsumitzailearen erabakitze eskubidea? Formularen Y, beren errenta. Beraz, ekonomian erabakitzeko eskubidea errentaren menpe dagoela baiezta dezakegu. Ekonomian lizentziatu ostean (gaur egun graduatzea izango litzateke), merkatura jotzen dugu, ditugun gaitasunak salduz, hots, gure lan indarra. Lan merkatuaren egoera dela eta, eskaintzen den lana onartzeko beharrean aurkitzen gara, prezioa edozein delarik. Hauxe da gazteria eta hain gazteak ez garen pertsonen egunerokoa. Non utzi dugu gure erabakitze eskubide erreala? Non dago gure bizitza gidatzeko autonomia? Hauek bai galdera politak direla. Erantzunak ez hainbeste.

Baina gure herrian autonomia oinarritzat duten egitura mikroekonomikoak ditugu, autoeraketa edo autogestioa beren arima delarik: zenbait kooperatibismo eredu (bakarra ez dena), baina kooperatibismoaz haratago doana, bizitza ekonomikoa eta sozialaren gida delarik. Esperientzia hauek eskuan izanda, autogestio esperientziak, zergatik ez ditugu krisi sistemiko hau gainditzeko bide bezala aurkezten? Azken finean, eredu ekonomiko honek gehiengoarentzat ez du funtzionatzen. Estatistikak hor ditugu: langabezi eta pobrezia tasak, aberastasunaren banaketa eta birbanaketa …

Autogestioa eredu ekonomiko berri bat lantzeko balio dezake, gehiengoarentzat gaur egun duguna baino hobe dena. Noski, autogestioa aipatzen denean, honi buruzko hamaika definizioen artean hautatu behar dugu. Instituzio publikoek ekintzaileak “sustatzen” dituzte, autogestionatu behar direla esanez. Lan harremanen inguruan, talde autogestionatuak bultzatzen dira enpresa askotan. Hor dago koska: erreminta moduan hartzea, edo eredu aldaketaren oinarritzat hartzea. Lehenengo bietan eredua ez da kolokan jartzen: jabegoa, erabakitzeko ahalmen erreala … autonomia apur bat, baina ekonomian erabakitzeko eskubiderik ez. Autogestioa lehiakortasuna handitzeko bidea, bai merkatuarekiko baita enpresa barnean. Aldaketaren motorra izateko autonomia eta erabakitze eskubidea eredu berriaren oinarria izan behar da, eta autoeraketa zentzu horretan ulertu behar dugu, era integral batean. Gakoa, nola eraman idei hau instituzio ekonomikoetara, bai arlo mikroekonomikora baita makroekonomikora, bizi dugun egoera ekonomikoa gainditzeko; hau bai dela erronka handia.

Garaiak horrelako erantzunak eskatzen ditu. Igande honetan hauteskundeak izaten ari dira Europa Batasunean, erabakitzeko eskubidea eta demokrazia gehiago behar dela eztabaidaren gai garrantzitsuak izanik. Hau dela eta, eredu sozioekonomiko berriaren eraikuntzan, autonomia eta erabakitzeko eskubidea erdigunea izan behar dira, batez ere ekonomia arloan. Laburbilduz, ekonomiaren demokratizazioa eta horretarako tresna egokiena autogestioa izanik, lehen aipatutako zentzu eraldatzailean. Ulertzea autonomia eta erabakitzeko eskubidea, ekonomian ez bada sakontzen ere, herrenak izango direla. Luigi Fabbrik esan zuen moduan, “gauzen gainean boterea duenak, pertsonen gainean ere izango du”, eta hauxe da jomugan dagoena.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Autonomia, erabakitzeko eskubidea eta ekonomia -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Autonomia, erabakitzeko eskubidea eta ekonomia - Economía Crítica y Crítica de la Economía

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s