Tosu betirako: proiektuaren azalpena (euskera)

Tosu Betirako lanean dabilen jendea egiten duten lana zabaltzen ari dira, lurraldearen babesa eta beren erabilera logikoarekin lotuta dagoen proiektua. Horregatik hamendik zabaltzen dut, nekazaritza, autogesioa eta ekologia lantzen baitute. Bi testu dira, Tosuren ortua eta Parking-ari buruz.

Proiektuaren parte bat ikusten den bideo bat ere jartzen dut: http://www.youtube.com/watch?v=j48u1ydc1x4

TOSUKO BARATZEA ETA GETXOKO NEKAZARITZA.

2011-ko Irailean gazte getxoztar talde batek okupatu genuen Andra Mari auzoko landa bat, bere erabilpena eza ikusita. Tosuko estartan dago, Ibarbengoako metro geltoki berriaren pare-parean. Horren jabea “Viviendas de Vizcaya” da, enpresa eraikitzailea. Lanari ekin genion bi helbururekin:

1) Ortuan aritzea: Nekazaritzaz ikastea, barazki osasuntsuak etxera eramatea, elkarlanean jardutea, auzolanak eta bazkariak egitea, … oro har auzoko herri bizimodua berreskuratzeko saiakera bat.

2) Salaketa publikoa: Inoiz baino gehiago entzuten dira jasangarritasuna edo lurralde antolaketa bezalako hitzak; inoiz baino gehiago lurra, Natura eta bere baliabideak suntsitzen dituzte instituzioek. Gure herrian ere.

Getxoko lursailen erreserba benetan urria da: 335 Ha ingurukoa. Hortik bakarrik 154 Ha inguru gelditzen dira urbanizatzeko arriskurik gabe, Hirigintza Antolaketa Plan Orokor (HAPO) zaharraren (2001) arabera. Denok dakigunez, Orain HAPO berria ateratzeko prozesuan dago; horrek esan nahi du lur azalera hori osoa urbanizatuta bilakatu daitekeela datozen urteetan.

Aipatutako lursailek getxoztarron elikadura bete lezakete neurri handi batean, hau da, herriko elikadura subirotasunaren bermea dira datozen urtetarako. Ez da ahaztu behar krisialdi energetiko egoeran gaudela; beste modu batez esanda: erregaien garestitze testuinguruan. Etan egun Merkabilbao-ra ekartzen diren barazkiak, esaterako, erregaien menpean daude, ekoizpenean baita garraioan ere.

Gauzak horrela, zergatik Getxoko Udalak ikusten duen aukera bakarra eraikitzea da? Arrazoi bat izan daiteke lanpostuena. Tosu eta Martiturriko sektorean Teknologi Parke bat egitea aurreikusita dago, antza, egiten ari den HAPO berri horretan. Teknologia, berrikuntza, garapen ekonomikoa eta bertako gazte koalifikatuentzako lanpostuak. Oso polita, baina poligonoek berez ez dituzte enpresa zoragarri horiek erakarriko. Gainera, teknologia ezin da jan.

Nekazaritzaren bidez ere sor daitzeke lanpostuak, pilo bat Getxon dauden sail guztiak erabiliz gero, egun sasiaz beteta daudenak, porlanaren zain. Kontsumo taldeen bidez nekazaria duintasunez bizi daiteke, hori bai, etekin ekonomikoak ez dira hain handiak izango. Badirudi nekazaritza aspaldiko kontua dela, baina goian aipatutako krisialdi energikoa kontuan hartuta, agian etorkizuna izango da.

Tosuko landan aritzen garen gazteoi Getxon Hektarea bat gehiago urbanizatzea arduragabekeri borobila iruditzen zaigu. Guk lantzen dugun landa Ha bat dauka, hain zuzen, eta beste lur asko bezala, orain urbanizatzeko arriskuan dago, Ibarbengoa geltoki mamuaren ondoan egin nahi duten Disuasio Parkinaren ondorioz. Bada, guk ezetz dinogu, porlanari muga jarriko diogu!

Dirua ezin delako jan, eta nekazaritza iragana ez delako, etorkizuna baizik!

Tosu Betirako!

IBARBENGOA METRO GELTOKIKO PARKINAREN ASTAKERIA

Aurreko testu batean azaltzen genuenez, gazte getxoztar talde batek 2011-an okupatu genuen landa bat Tosuko estartan (Andra Mari, Getxo), ortuan aritzeko eta salaketa publiko bat gauzatzea helburuak izanik. Hau da, sartu ginenean bagenekien ziur aski botako gintuztela, bere koakapena ezin funtzezkoagoa baita Getxoko Udalaren plan urbanistikoetarako: geltoki berria eta Martiturri estarta gurutzatzen diren lekuan, gune urbano berriaren sarbieak. Horrela adierazten dute jadanik egindako bi tunel, 8m-ko zabalerakoak, izkutatuta daudenak.

Gauzak horrela, lantzen dugun landa hori oztopo umila bihurtu nahi dugu, Getxoko Hirigintza Antolaketa Plan Orokorra (HAPO) berriak Andra Mariko auzoa, betidanik nekazaria izan dena, urbanizatu ez dezan.

Plangintza horrekin zerikusi ukaezina dauka geltoki mamuak, 45 milioi euro balio izan duena, gaur egun itxita dagoena. Bihar zabalduz gero nabarmena izango litzateke gastu hori, bakarrik dozena bat bidaiari izateko. Horregatik orain Disuasio Parkinaren asmoa, geltokia justifikatzeko modu bakarra, Bilbora edo Getxora etortzeko bertan autoa utz dezagun. Egia izan, disuasio hitza ez da egokia: gure ustez horrelakoek disuaditu baino autoaren erabilera bultzatzen dute. Berangon jadanik badago metro ondoko parkina, Leioan baita ere. Alegazionen erantzunetan aipatzen da azkenengo hau beteta dagoela, baina daturik gabe. Eskariaren Azterketa e.a. ere badaude, baina proiektuan ez dizkigute emaitzarik erakutsi. Dena sinestu behar dugu. Beraz, gardentasun eza iruditzen zaigu.

Ondoren, parkin horren azpijokoak aipatuko ditugu. Irregularitate hauek bai Andra Mariko auzokideek, bai Getxoko BILDU-k, bai norbanakoek azaltzen dituzte parkinari egindako alegazioetan. Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzako (EJ) Ingurumen Sailak uko egin die horiei guztiei, eta proiektuaren desjabetzak (3 auzokideei) eta enpreseei esleipenak aurrera doaz.

Azkenaldian sarri entzun dugu parkin eta Getxoko HAPOaren arteko harremanaz. Alde batetik, Getxoko Udala ez da arduratzen, azpiegitura horrek izaera “supramunicipal” daukala esanez. Eta hori zeren arabera? Ea parkina trenbide-sarearen azpiegitura den ala ez. EJ-k, alegazioen erantzunetan, “elemento auxiliar” eta “necesario para su funcionaldidad” (geltokiaren funtzionalitaterako) aipatzen ditu parkinari buruz. Legea eskuan hartuta, lehenengo terminoa ez da existitzen; bigarrena gezurra da. Adibidez, transformador elektrikoak beharrezkoak dira geltokiaren funtzionalitaterako, baina parkin bat ez! Beraz, parkina ez da trenbide azpiegitura bat. Gainera, garapen urbanistikoaren ardatz nagusietako bat da, goian aipatzen denez. Bi arrazoi horiengandik parkina ezin da HAPO berriarengandik banatu, eta Udal plenoan baieztatu behar da.

Lehengo testuan aipatzen genuenez Tosuko landaren jabea “Viviendas de Vizcaya” (VV.VV) enpresa eraikitzailea da. Badirudi dohainik eskainiko diola EJ-ri parkina egiteko. Altruismoa izango da? Ez, beraiek ondo dakite Getxoko Udalak azalera berako beste lursail bat eskeiniko diotela auzoko beste sektore batean. Eta horrela sektorearen gehiengoa lortzen badute, hobeto: auzokideak espaloiak, farolak e.a. ipintzerakoan ordaintzera derrigortzeko, fase hori hasten denean.

Beraz, VV.VV-ak EJ-ri oparitu eta gero Udalak VV.VV-ri. Bi instituzio horiek EAJ-renak izanda, argi dago elkarlanean daudela sekore horretan etekin politak ateratzeko, eta hori nabarmena da enpreseekiko harremanetan baita eskumen kontuentan ere.

Beste kontu-gakoa da parkina nondik atera den. EJ-ren gidalerroetan aipatzen da geltokia “automobil eta bizikleta aparkaleku aukerarekin” eta “Berango eta Getxoko iparraldeko garapen (urbanistiko)-ei lotuta” (2006-ko LZP, 96 orr.) Hortaz, aipatzen den aukera hori zein da? Geltoki ondoan dozena bat plazako parkina dago, hori izango da aipatzen dena? Ez dakigu, ez denez inon agertzen… EAE-aren Trenbide-sarearen LAP-an ere aipuak baino ez dira agertzen. Orduan “zer-zelan-non?” eta horrelakoak nondik atera dira? Komeni denean asmatu ote dira?

Aipatzekoa ere bada EJ-k uko egin diola Ingurumen Kaltearen Txostena (IKT) egiteari. Antza, parkin bezalako azpiegitua batek ez du horrelakorik behar (alegazio baten erantzuna). Legea gora eta behera berriro. Hala ere, Tosuko landan lur azpiko akuifero izugarria dago, eta argi dago lur azpiko bi solairu daukan parkinak eragingo diola (drenajea, kanalizazioak,…). Hori ikusteko ez gara teknikoak izan behar.

Gainera, IKT ez bada egin behar, EJ-ko Ingurumen Sailak Ingurumen Adierazpen batean jakinarazi behar du, eta hori publikatu behar da. Prozedura hori ez da bete, eta hori berez nahikoa da behin-behinean proiektua gelditzeko, eta erantzukizunak eskatzeko.

Ondorioak zuzenak bezain gogorrak dira. Disuasio Parkinak ez duela ezertarako balio (geltokia justifikatzeko ez bada); prozedura legala irregulartasun eta iruzurraz beteta dagoela; ingurumen irizpideak, bai proiektu zehatz honetan bai Getxoko HAPO berrian, ez direla batere kontutan hartzen; herritarren alegazio guztiek berdin dutela, eta proiektua aurrera doala, instituzioen konplizitatearekin, (enpreseekin bat), delirio urbanistiko espekulatzailearekin jarraituz, gutxi batzuen etekinen truke guztion herria suntsituz.

HAPO berrian espekulazio gehiagorik ez! Iberbengoako parkina gelditu!

Tosu Betirako!

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau autogestioa atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s