Adituak (sic)

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2014ko martxoaren 16an.

Resumen: Un Consejo de Expertos dice al gobierno español que es lo que tiene que hacer en materia fiscal. Son expertos (ninguna mujer, que extraño) y saben de lo que hablan. Son neutrales, y quieren que el sistema fiscal funcione. Lo que no dicen es quién les paga. Quiénes les han pagado. Dónde han trabajado y con quién está relacionados. Dime quién te paga y te diré a quién defiendes. De eso trata el artículo.

Bake prozesuko egiaztatzaileak agertu zirenean, ea zenbat eta nondik kobratzen zuten galdezka hasi ziren. Kritikak, kritikak, kritikak … Beste kasuetan, adituak aipatzen direnean, ez dugu haien diru sarrerei buruz galdetzen. Espainiar estatuko zerga sistemaren erreforma bultzatzeko aditu komitearekin hori gertatu da.

Raxoik zerga sistema erreformatu nahi du eta horretarako aditu independente eta profesionalak batu zituen pasa den urteko udan. Aste amaieran euren proposamenak aurkeztu zituzten, aurrerakuntza bat dela defendatuz eta guztiontzako justuagoa dena. Oraindik ezin izan dut proposamena sakonki aztertu, baina ez du pinta onik, batez ere justizia soziala eta progresibotasun fiskalaren aldetik. Esan dutenez, adituak mundu akademikotik datoz, egi partziala izanik. Ezaguna da Akademian progresista eta kontserbadoreak daudela ekonomia arloan, ikuspuntu sozialagoa dutenak eta liberala, neoliberala edo/eta libertarianista dutenak. Jatorri ideologikoak proposamen ekonomikoen norabidea zehazten du. Ekonomian ez da erabateko objektibotasun zientifikoa existitzen. Hurrengo lerroetan zerga erreforma proposamena egin dutenen zenbait harreman eta lanpostu aipatuko dira.

Manuel Lagares Aznarren gobernuak bultzatutako beste bi zerga aditu komiteen buru izan da, eta pentsio sistemaren azken erreforman ere egon zen. Trantsizio garaitik UCD eta Alderdi Popularrarekin lotuta, Mapfre aseguru enpresa pribatuan kontseilaria izan da eta CECA aurrezki kutxen patronalaren zuzendari orokorra. Francisco Castellano, aurrezki kutxen patronalaren zerga aholkularitzaren burua izan zen eta pentsioen azken erreforman ere aditu moduan ibili da.

Fernando Fernández Banco Santanderren eta Nazioarteko Moneta Funtsean ekonomista izan zen; Arcano Group finantza enpresan kanpo-aholkularia da ere. Sixto Álvarez kontabilitatea erreformatzeko txostenean pisu handia izan du, zeinean Círculo de Empresarios eta CEOEk parte hartu duten. Pedro Manuel Herrerak, aldiz, profil akademikoa du nagusi, baina Garrigues finantzatutako katedran ikerlaria da. Ezaguna da azken lan erreformak abokatu enpresa honek egituratu duela. Rafael Ortiz Unilever enpresa trasnazionalaren zerga atalaz arduratu zen hainbat urtetan; gero Deloitten jardun zuen beren bulego profesionala osatu arte.

reforma-fiscalJuan Francisco Coronaren profila ere kontserbadorea da, Institut Catalunya i Futurrentzako lan egin baitu, FAES fundazioari lotuta dagoena. Maximino Carpio Rumasan lan egin zuen, 80ko hamarkadan CEOE patronalarentzako,  90ko hamarkadan Renta4 eta azken urteetan, Telefónica, Abengoa eta Bankian. 1994. urtean Círculo de Empresarios-en saria jaso zuen pentsioei buruzko txosten batengatik. Pablo Hernández de Cos Banco de Españan lan egiten du; espainiar konstituzioaren erreformaren aldekoa (administrazioak zorraren ordainketari lehentasuna ematen diona) eta Europar Egonkortasun Itunaren defendatzaile sutsua.

Aditu hauen proposamenak objektiboak izan daitezke? Egin behar dena? Jatorri ideologikoa kontserbadorea dute, ez dago progresista den bakarra. Enpresa handientzat lan egin eta egiten dutenak, beste erreforma erregresiboetan parte hartzaileak izan direnak.

Erreza, nahikoa, hazkundera zuzenduta, familiak eta merkatu batasuna babesten dituena dela esan du Lagares jaunak. Erreza, progresibotasunaren alde edo aurka egiten du? Gehien duenak progresiboki gehiago ordainduko du? Nahikoa bada, zerga erreforma gehiago ez direla izango? Hazkundera zuzenduta, zeren hazkundera? Ekonomikoa bada, argitu behar da hazkunde ekonomikoak mota ezberdinekoak izan daitezkeela: gizartea bere osotasuneko ongizatea bultzatzen dutena, edo soilik elite batena. Familiak babesten du erreforma honek, baina familia guztiak? Familia desegituratuak barne?

Zergen erreforma honek hamaika zalantza sortzen dizkit. Baina egileak zeintzuk diren ezagututa, nire susmoak ez dira batere onak.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s