Bizitza eurotik haratago…

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2014ko otsailaren 2an.

Resumen: Salir o seguir en el euro está siendo uno de los grandes debates de la izquierda europea. En el presente texto se pretende abordar esta cuestión animando al análisis de la cuestión, tendieno en cuenta parametros como el efecto sobre las clases sociales del hecho de estar dentro de la Unión Monetaria o fuera. Y para concluir, incita a la reflexión de cualquier propuesta que apueste por la soberanía.

Europako komunikabideek Argentinaren moneta politika berriro eztabaidagai dute. Badirudi dolarrarekiko truke tasa eta pesoaren bihurgarritasuna dela herrialde honen moneta politika arloan hartutako erabaki okerrena. Azpimarratzen ez dena da 2001. urteko krisitik ateratzeko, baliagarria izan zela moneta politikaren inguruan subiranotasun apur bat izatea. Urte horren abenduan, 1976 urtetik aurrera eramandako politika ekonomikoek, herrialdea eztandarazi zuten eta zenbait politikak norabidez aldatu ziren: desdolarizazio prozesu leun bat bultzatzen saiatu, adierazle makroekonomikoek hobera eginez, hazkunde ekonomikoa ematen zen aldi berean. Latindar Amerikako hainbat herrialdeek antzeko eztabaida zabaldu dute: euren subiranotasuna moneta politika eskuratzetik pasatzen da eta hori ez da dolarrarekiko menpekotasunarekin bateragarria.

Europan ez da desdolarizazioaz hitz egiten, eurotik ateratzeaz baizik. Juan Barredo eta Ricardo Molero Ekonomia Kritikako partaideek era garbi batean laburbildu zuten ematen ari den eztabaida, “Euro no, euro sí y viceversa. Una propuesta” artikuluan. Europan krisitik ateratzeko estrategia argirik ez dago; horren eredu garbia ekonomistak euroarekiko izaten ari den hizka-mizka da. Euroa ezartzerakoan, moneta politikaren kontrola galdu zen. Gure kasuan, austeritate politikak ekarri zuen, Egonkortasun eta Hazkunde Itunak mugatzen baitu defizit publikoa ezin duela BPGren %3a gainditu. Truke-tasa politikak alde batera utzi behar izan dira, jada debaluazioa erabili ezin delako. Horren ondorioz, gai honen inguruan estatuei geratzen zaien politika bakarra barne debaluazioa da: lan eta zerga arloan lehiatzea, lan esku merkea eskeiniz eta zergak murriztuz, politika fiskal erregresiboa bultzatuz. Euroaren barnean eman daitezkeen politika bakarrak dira.

Honen aurka egiteko, hots, euroaren kontra, lehenengo pausua Moneta Batasunak ezarri dituen oinarriekin amaitzea da, ekonomia era demokratikoan zuzentzea helburu izanik. Eurotik ateratzea exigituko luke eta E.B.-tik agian ere. Gakoa da irtetzea aldebakarrekoa izatea edo zenbait estatuen eratzun kolektiboa.

Truke tasa eta moneta politikoa estatuen eskura bueltatuko lirateke, moneta debaluazioa erraztuz, barne debaluazioaren ordez. Doikuntza luzea izan beharrean, laburra izateko aukera emango luke, esportazioak eta industralizazioa sustatuz; eraldaketa ekonomiko sakon bat bultzatzeko aukera izanik. Apustu honen alde ilunak zorraren hazkundea eta nazioarteko kredituaren murrizpena dira, beste batzuen artean.

Zenbait adituentzako barne debaluazioa ez da euroaren errua, estatu bakoitzan bizi den testuinguru politikoa baizik. Gainera, eurotik ateratzerakoan kanbio tasen krisia eragin dezake eta moneta debaluazioak ez du zertan industrializazioa ekarri behar. Azken hau herrialdearen ekonomi egiturak definituko du, eta ez debaluazio batek.

Klase analisia egitea interesgarria izan daiteke, aztertuz nork irabazten eta nork galtzen duen euroarekin. Finantza arloko kapitalistentzako mesedegarria da, eta baita ere enpresa trasnazionalentzako. Langile eta burges txikientzako, aldiz, analisia konplexuagoa da. Barne debaluazioa bada euroa izatearen efektu nagusiena, negatiboa da. Eros ahalmen murritzarekin, galtzaile handienak merkatari txikiak dira, enpresa txikiak, esportatzaileak ez direnak. Eta noski, langileriak Moneta Batasunaren alde negatibo guztiak jasatzen ditu.

Subirotasunean oinarritutako proiektuek, euroaren barruan plantea daitezke, hemen planteatu diren arazo guztiak kontutan hartuz? Zaila da erantzun bakarra emantea, baina gai honi buruz eztabaidatu behar da. Subiranotasuna moneta eta truke tasen politikak berreskuratzea eskatzen baitu eta hau gaur egun eurotik ateratzea edo beste Europar Batasun bat eraikitzetik pasatzen da.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s