Kontrolik gabe

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2013ko irailaren 22an.

Resumen: Ha comenzado el nuevo curso, pero parece que todo sigue igual o ha empeorado. Lo que está ocurriendo en el mercado de trabajo sería de chiste (o de película de Monty Python) si no fuese porque la nada es a lo que nos están abocando día tras día. El sistema de prácticas el un ejemplo de lo absurdo del funcionamiento de este mercado, que sólo se puede comprender si se hace en clave de (lucha de) clases sociales.

Pentsioen hamaikagarren erreforma, enpresen deslokalizazioak, zerga itunak, KPIren gora beherak, Kutxabank-en desinbertsioak, Díaz Ferrán eta Rato. Udazkena heldu da, baina berri ekonomikoak errepikatzen dira.

Lan merkatuaren egoeran arreta jartzen badugu, azterketa honen emaitza antzekoa da. Finantza erakundeen think tank-ek zurruna dela eta malgutzeko beharra azpimarratzen dute, enplegua sortzeko eragozpen bat baita hauen ustez. Erreforma bat egin, eta beste berri bat behar dela aldarrikatzen dute. Azken finean, babesik gabeko langile bat otzana da, beren egoera hobetzeko aukerak, teorian, ezeztatzen direlako. Masa-langabezia dagoen garai honetan, kaleratze edo kontratu ez-berritze mehatxua hor izanda, langileek eskatzen zaien ia edozein eskakizun onartuko dute, nahiz eta neurrigabekoa edo irregularra izan. Think tank hauek aldarrikatzen ari diren egoera da. Ba al dago harreman zuzena malgutasuna eta enplegu sorreraren artean? Estatistikek hazkundearekin lotzen dute, ez malgutasunarekin.

Ostalaritza sektoreko kasua paradigmatikoa da. Sektorearen lan baldintzak betidanik okerrak izan dira, nahiz eta inoiz bete den legedia eta lan hitzarmen kolektiboak sektorearen lan harremanak arautu. Enpresa eta negozio askotan aparteko lan orduak ez dira ordaintzen eta Erresuma Batuan ezarritako “zero-hour contract” kontratazio eredua orokortu da. Kontratu gabeko froga epea (legez kanpokoa dena) betidanik izan da, baina gaur egun arrunta bilakatu da. Kontratu eta jardunaldi malgutasuna. Enplegu berria sortu da? Ez, inondik inora. Kontratazioak bai, baina lanpostu berririk ez.

Lan merkatura sartzeko dauden mekanismoetan antzeko zerbait gertatzen ari da. Ikasleak lan merkatuan errazago sartzeko, hezkuntza sistemak praktika programak sortu zituen. Lehen enplegua lortzea zaila da lan esperientzia espezifiko barik eta arazo hau ekiditeko, enpresekin dituzten kontaktuak estutu dira. Hasierako helburua lan esperientzia izatea eta ikastea zen. Honaino, guztia zuzena. Hezkuntza erakundeek euren ikasleen lan merkaturatzea errazten zuten, ikasleek lan esperientzia berriak zituzten eta enpresek ezagutzen zituzten langileak etorkizunean kontratatzeko aukera zuten. Arazoa, tartean interes gehiegi daudela.

Alde batetik, hezkuntza zentroek ikasleei praktikak eskaini nahi dizkiete, baina askotan praktika hauek ez dira hauen beharrei egokitzen. Enpresen lan eskaintza murrizten denean, kalitateko praktikak non bilatu? Beste alde batetik, enpresek irudi hau erabiltzen dute haien lan kostuak murrizteko. Praktiketako ikasleak hartu, ez enpresan jarraitzeko helburu batekin, baizik eta (ia gehienetan) doan lan egiteko, kontratua egiteko garaian, kaleratuz eta bekadunak edota praktiketako ikasle berriak hartuz. Azken finean, ikasleak dira egoera honen gatibuak: lan esperientzia barik, lana aurkitu ezinik.

Unibertsitate publikoan egoera erabat okertuz doa. Praktiken kontrola enpresen esku geratzen ari da, enplegua sortzen ez eta enpresak desagertzen diren garaian, haien baldintzak inposatzen dituztelako. Hilean 30 euroen truke lan egiteko aukera eskaintzen dute eta gainera praktika nork egingo duen euren esku egongo da. Exijentzia handiko elkarrizketa luzeak, zenbait fasetan banatuta eta gainera, lan postu zehatzetako lan eskarmentua eskatuz. Karrera amaitzear dagoen ikasle batek, nola egin diezaioke aurre egoera honi? Lan merkatura nola sartu esperientzia barik? Norengana jo gehiegikerien aurrean? Unibertsitateak nola kontrolatzen ditu gehiegikeria hauek? Ezarrita dagoen kontrol sistema ez da eraginkorra. Eta publikoa den heinean, instituzioak erantzukizun zuzena du.

Lan merkatuaren arazoa integrala da, praktiken kasua honen adibidea izanik. Baina tira, betidanik eman den egoerari buruz hitz egiten ari gara.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria, ikuspuntuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s