Proposamenen dialektika

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2013ko otsailaren 24an.

Resumen: La miopía a la hora de enfocar ciertos problemas económicos por parte de cuadros técnicos  que la gran mayoría de la gente considera como expertos, generalmente bajo sueldo de intereses económicos determinados, plantean soluciones parciales con las que intentan no centrar el foco de las acciones en la raíz de los problemas en sí, ya que abordarlos seriamente implica modificar cuestiones que tocan a la estructura de la misma sociedad, algo que los poderes fácticos no están dispuestos a admitir en un contexto en el que el capital tiene cada vez menos resistencias formales en el establishment. A esto hay que sumar a las diferentes pseudosoluciones que se plantean (el emprendizaje, por ejemplo), totalmente descontextualizado y que intentan que esas propuestas permeen en la psicología de las clases populares, con el objetivo de seguir promocionando la falsa salida individual a la crisis.

Zenbait aditu entzuterakoan, enpresen likidezi gabezia eta ekintzaile falta dira gaur egun ditugun erronka handienak, hauen iritziz. Aitortzekoa da finantza-erakunde gehienen jarrera, arriskuen aurrean “tabula rasa” egin dutela, enpresa zein partikularrei finantziazioa izozten. Ekonomia jarduerak mugimendua behar du eta, hau mozterakoan, akabo. Bide hau jarraituz enpresa askok itxi behar izan dute, nahiz eta beraien jarduera garatzeko gaitasuna izan (finantziazio arazoa deskontatu ostean, noski).

Tesi hau baliaturik, gauden egoera ekonomiko okerra gainditzeko hamaika neurri planteatzen dituzte irtenbide modura. Likidezi arazoa gaindituta, enpresen egoera hobera egingo luke eta, honen ondorioz, ekonomia. Ildo hau jarraituz defendatzen diren proposamenak ugari dira: enpresek gizarte segurantzari egindako ekarpenak murriztu dezatela, barne eskaria bultzatzen dituzten politikak gauzatzea, zenbait aurrezki funtsak (EPSV horien artean aurkitzen direnak) enpresen finantza arazoak gainditzeko erabiltzea… hots, aberastasun komuna interes pribatuetara bideratzea. Proposamen hauek defendatzen dituztenen artean, ongizate estatua enpresei esker mantentzen dela esan da. Azken hau nola ulertu behar dugu? Ez zen administrazioa honen sostengua? Ez dira asmatutako hitzak: ostegun honetan bertoko enpresaburuen idazkari nagusiak esandako esaldia izan da.

Gakoa zertan datza: arazo bat existitzeak (eta garrantzitsua izatea) ez du esan nahi arazo hori gaindituz arazo orokorrari (eta askoz konplexuagoa dena) irtenbidea bilatzen zaiola. Enpresek jasaten ari diren arazoa ez da likidezia falta. Ekonomia eta gizarte osoa pairatzen ari garen inflexio puntua da. Erantzun integrala behar dugu, beti alde batera utzitako elementuak kontutan hartuz. Ingurumena erabaki sozio-ekonomikoetan integratu da, ez faktore soil bat bezala, baizik bere osotasunean ulerturik. Zaintzen ekonomiarekin, berdin. Baina mota honetako erantzunak eman nahi izatekotan, arreta xehetasunetan ez dugu zentratu behar.

Pentsamolde honen beste adibide adierazgarria ekintzaileentzako goraipamen hitzak dira. Uneoro hauen beharra azpimarratzen da, irtenbide modura, erakunde publiko zein pribatuen eskutik langabeziari aurre egiteko tresnatzat bultzatuz. Egoera konplexuari aurre egiteko beste bide sinple bat. Ekonomien garapenerako idei berriak eta berrikuntza beharrezko aktiboak dira, dagoen gaitasuna aprobetxatzea. Badago hauentzako leku nahikorik? Nola sortzen dira ekintzaileak? Hezkuntza sistema indartsu eta parte hartzea sustatzen duena behar beharrezkoa da, sormena bultzatzen duena. Erakunde publikoen jokabidea arlo honetan, kezkagarria. Murrizketak ez dira hezkuntza sistemaren lagun onak, erreforma sakona behar duen sistema, baina ez baliabideen mugatze zorrotza.

Posible al da ekintzaileen bitartez 220.000 lanpostu berri sortzea? Gainera, jakinda urte honetan beste 21.000 langabetu gehiago gehitu behar dugula sektore pribatuaren aldetik. Sektore publikoak ere beste milaka langabetu sortuko ditu. Idei erakargarria, baina gaur egun dugun errealitatearen aurrean, ameskeri hutsa. Ekintzailea, bakoitzak bere kabuz irtenbidea bila dezala, planteatzen den egoerarekin bat egiten duen esanahia.

Komunikabideetan enpresen likidezia eta ekintzaile hitzak entzuterakoan, kontuz ibili behar, orduan. Batez ere eztabaida sinplifikatzeko erabiltzen denean, zenbait neurrien aplikazioa justifikatuz edo enpresa eta erakunde publikoen enpleguarekiko erantzukizuna saihestu nahi denean. Dialektika ekonomia arloan funtsezkoa den elementua baita. Horregatik, kontu handia izan behar dugu planteatzen diren proposamenekin, honen atzean ezkutatzen diren interesak argituz.

Advertisements

Endika Alabort Amundarain -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Ekonomia, ikuspuntuak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s