Atzerriko berriak, inguruko arazoak

Berrian argitaratua (egitura saila), 2013ko urtarrilaren 20an.

Resumen: El rescate, que tanto bombo tuvo durante 2012, no es más que un paso más en el proceso que el neoliberalismo (esto es, capitalismo y globalización mundial a un mayor ritmo) inició hace ya unas cuántas décadas. El desmantelamiento del (minúsculo) estado del bienestar es una pieza de este proceso, que pese a los agoreros informes del BBVA e instituciones financieras, no ha quebrado. Además de plantear que hay que romper con un dogma ideológico, que es que el sistema se financie sólo vía rentas del trabajo.

Urtea hasi eta The Wall Street Journal finantza aldizkariak gogorki adierazi du espainiar estatuko gobernuak Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa espainiar bonuetan xahutu duela. Pentsioen beste erreforma bat jomugan izanda, berri honek egoera are gehiago okertzen du. Estatu mailako komunikabideetan agertu ez izana harrigarriena izan da, nahiz eta 2012an zenbait adituk bete-betean jo.

Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa pentsioen itsulapiko ospetsua da. 1995ean Toledoko Ituna onartu zen, Gizarte Segurantzaren sistema erreformatzeko akordioa izanik. 1997. urtean itun horretako akordioa garatu zen Funtsa eratuz, nahiz eta praktikan hiru urte geroago martxan jarri zen. Gizarte Segurantzaren aurrekontuetako soberakinen bitartez finantzatzen da eta diru hori finantza aktiboetara bideratuz, aktibo horiek zeintzuk diren espainiar estatuko gobernuaren eskuetan utziz. Gaur arte, zor publikoa izan da aktibo nagusiena.

Hemen planteatzen den lehenengo zalantza da publikoki aldarrikatutako Estatu eta Gizarte Segurantzaren kontuen bereizketa. Azken honen kontrola eta zertan inbertituko den gobernuaren eskuetan izanda, bi kontu hauen arteko independentzia ezerezean uzten du. Funts honen ia %90 espainiar zor publikoan inbertituta dago. Banku Zentralek (Europarra barne) ezin dute haien estatuen zor-publikoa erosi, honi buruz hainbat arrazoi emanez. Baina Gizarte Segurantzak, praktikan gaitasun hori du. Gordinean esanda, zor publikoaren arazoa pentsioen diruarekin estali nahi izan da. Azken urtean helburua erreskatea atzeratzea edo saihestea izan da, kontabilitate tranpa bat erabiliz. “Default” edo ordainketa-etendura ematekotan, pentsio sistema publikoaren kapitala desagertaraziko luke. Toledoko Itunaren atzean pentsioen iraunkortasuna zegoen. Publikoa zena eta ongizate estatua atzera zihoan neoliberalismoaren erasoaldi gogorraren ondorioz, nazioarteko finantza erakunde askok pentsio sistema publikoen aurka eginez eta sistema pribatuen hamaika onberatasunak aldarrikatzen. Think tank eta ikerketa-bulegoek gizarte segurantzaren kolapsoa aurreikusi zuten 2000. urterako. Urteak pasa ahala data hori atzeratu da, baina ez dute inoiz aurreikuspen zuzenik egin. Gobernuek martxan jarri eta erreformak egin zituzten pentsio sistema iraunkorrak lortzeko, Erreserba Funtsa osatuz. Gero, funtsa hori zor-publikoan inbertitu, erreskatea saihestuz eta gobernuaren trapu zikinak garbituz. Noski, gaur egunean jasaten dugun egoera zein den kontutan harturik, langabetu eta pentsiodun kopurua azkorra izanik hazkunde ekonomiko barik eta zerga-sarrerak gainbeheran izanda, ez da batere zentzugabea pentsatzea pentsio sistemaren iraunkortasuna gabezia dela eta erreforma berri bat eskatuko dela. Arazoa zein izan da? Sistemaren iraunkortasun gabezia? Gobernuen kudeaketa okerra?

Orain dela bi hamarkadan hasitako pribatizazio prozesua martxan jarraitzen du. Ez da erabateko pribatizazioa, baina pentsio planek mugitzen duten dirua izugarria denez, finantza erakundeek eskua sartu nahi dute poltsa horretan. Erasoa jarraia da, hazkunde garaian zein krisi garaian. Baina aipatu beharra dago haien trapu zikinak (finantza erakundeen erreskatea) herritarrek ordaindu ditugula, gure zergen bitartez. Zergatik pentsioen finantzaketa bide bakarra lanaren errentak dira?.Arazoa ez da sistemaren iraunkortasuna, aldaketa gutxi baina garrantzitsu batzuekin lor daiteke helburu hori. Erreforma berri bat planteatzen denerako, gakoa da finantzazio iturria ez dela soilik lanen errentatik etorri behar, beste bide batzuk uztartuz kapitalaren errentak zergapetuz. Horrela sistemaren iraunkortasuna ziurtatuko genuke.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria, Ekonomia atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s