Erreskatearen itzal iluna

Berrian argitaratua (egitura saila), 2012ko abenduaren 16an.

Resumen: El rescate ha sido un elemento que los medios de comunicación, junto a los opinadores, más han utilizado para alimentar la agenda mediática, dejando de lado otros graves problemas. Las instituciones financieras han hecho sus apuestas, mediante “conciencudos y profesionales” informes. La historia no se repide (en cada rescate), pero las similitudes entre unos y otros ahí están.

2010ean Grezia eta Irlanda izan ziren. 2011an, Portugal. Erreskatearen porran, Espainia eta Italia dira hurrengoak, PIIGS guztiak espekulatzaileen jomuga baitira. Aste honetan Bank of America Merrill Lynch-ek bere apustua egin du: 2013ko apirila baino lehenago izango da. Barclays Capital bankuak hurrengo urtearen lehenengo hiruhilekoan izango dela esan du.

Bonu merkatuan emango da erreskatea sortaraziko duen mugimendua, banku hauen ustez  nazioarteko merkatuetan hauen eskaria eskaintza baino txikiagoa izango baita. “Merkatuen” presioa, hots, finantza-kapitala, erreskatearen arrazoi nagusia izango da. 2013an gobernuaren finantza beharra handituko da eta, dirudienez, bertoko banketxeek ez dute horrelako zor gehiago erosi nahi. Gainera dudan jartzen ari dira bonuei buruz Europako Banku Zentralak eta espainiako gobernuak sinatutako akordioa, zeinean adostu zuten EBZ-k erosiko zuela espainiar bonuak. Azpimarratzekoa da erreskateak egiturazko doiketa gehiago eskatu dituela. Bai, doiketa gehiago.

Bitxia da nola nazioarteko finantza erakundeek mota honetako txostena argitaratzen duten. Erreskateari data jarri, baina aldi berean data hau ezeztatu, agian ez dela emango esanez. Zein da joko hau? Zenbat alditan esan dute uda amaieran, azaroan, urte amaieran, urte hasieran… izango zela? Artzain gezurtiaren ipuina bezala. Baina otsoak kontaturik.

Erreskatea eta erreskaterik ez dagoela eztabaidatzen den bitartean, ahal den guztia berregituratzean dago gakoa. Heltzerako orduan kontura ez gaitezen.

Europan erreskatatu diren herrialdeetan zentratzen bagara, irudia nahiko iluna da. Greziako gobernuak 2010ko apirilean 30.000 milioi euro jaso zituen, urte bereko maiatzean 110.000 milioi euro jasotzeko akordiora heldu zen eta 2011ko uztailean, beste 110.000 milioi euro. Horren truke murrizketak eta erreformak asko gogortu dira, diru horren truke. Baina datuei so eginez, krisitik irteteko bidea oraindik oso urrun dagoela dirudi. Irlandako egoera ekonomikoak antzeko bidea hartu du, 2010ko abenduan beren finantza sistema erreskatatzeko 85.000 milioi euro jaso baitzituen. Ordaintze moduan, austeritate fiskala, zergen hazkundea, langile publikoen kaleratzea… Portugalen, 78.000 milioi jasotzegatik aplikaturiko errezetak, aipatutako beste bi herrialdeetan emandako antzekoak izan dira. Neurri guzti hauek onartu ostean, herrialde hauek krisitik noiz aterako ote dira? Datuak eskuan izanda, krisia sakondu dute.

Historia ez da inoiz errepikatzen, baina antzekotasunak hor daude. Hegoamerikan, 80ko hamarkadari, hamarkada galdua izendatzen dute. Ekonomia arazoak zirela eta, Nazioarteko Moneta Funtsa eta Munduko Bankuaren gidaritzapean, hainbat hegoamerikar herrialdeek ekonomiaren liberalizazio prozesua bultzatu zuten. Momentuan aplikaturiko neurriek gaur egun aplikatzen direnen aldean, antzekotasuna nabaria da: estatuaren defizita kontrolatzea, publikoa dena pribatizatzea, oinarrizko zerbitzuak barne (suposatzen baita ekimen pribatua publikoa baino eraginkorragoa dela), lan merkatuen deserregulazioa, eta abar luze bat. Neurri hauek ez zuten herrialde hauek krisitik atera, soilik euren datu makroekonomikoak hobetu zenbait kasuetan. Azpikontinentearen herrialde handienak, Argentina eta Brasil, krisitik atera ziren nazioarteko erakundeek egindako gomendioak alde batera utziz. Azken urteotan argitu da Nazioarteko Moneta Funtsaren erantzukizun zuzena Argentinak 2001ko abenduan izandako krisian: aplikaturiko neurriek arazoa sakondu zuten. Brasilek austeritatea eta murrizketa sozialen bidea alboratu zuen mende hasieran. Gaur egun munduko seigarren ekonomia bilakatu da.

Nahiz eta kasu guzti hauek ezberdinak izan, austeridadea eta ekonomia hazkundea ez datozela bat argi geratzen da. Euskal Herriko ordezkari politiko eta ekonomikoek ze bide hartuko dute, jakinda Espainiar Estatuaren erreskatea (eta honek dakarren neurrien aplikazioa) jada martxan dagoenean?

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria, Ekonomia, ikuspuntuak atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s