Zergen zakua

Berrian argitaratua (egitura saila), 2012ko azaroaren 11an.

Resumen: Pese a la retórica de la derecha (y de la izquierda parlamentaria) de bajar los impuestos, son ellos quienes los suben descaradamente. Además, suben los indirectos, los que más afectan a las clases populares. En las siguientes líneas se hace un análsisi sobre como están tratando la cuestión desde las instituciones.

Ez dira garai onak zerga kontserbadorismoren alde daudenentzat. Hilaren 6an AEBn  ospatutako hauteskundeetan, badirudi Tea Party-k duen indarra murriztu dela. Hemendik hurbilago,  zerga arloan, dagoen joera hauek igotzea da, krisia dela eta estatuek dituzten arazoengatik, besteak beste.
Aste hasieran Frantziako gobernuak zergen inguruan aldaketak egingo dituela esan du. Aldaketa gehienak zeharka motakoetan izango dira. Aipatu den lehena balio erantsiaren gaineko zerga izan da, arrunta %20ra igoz eta murriztua %10era. Baina badira igoko diren beste zerga batzuk, eragin zuzena izango dutenak herritarren patriketan. Erretzea eta edari alkoholdunak kontsumitzea garestiagoa izan eta telebista izatearen kostua handituko da, besteak beste.

Espainiako gobernuburuak gai honi buruz ere mintzatu da aste honetan. 2014an pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga jaistea gustatuko litzaiokela esan du, eta etorkizunean neurria berrikusiko duela. Gainera, ez du uste zerga igoera berriak aplikatuko dituenik, igoerak baztertu barik. Usteak, erdi ustel: 2011an zergak ez zituela igoko esan, eta bueltan BEZa %21ra igo zuen. Etorkizuneko neurriei buruz hitz egiten duenean, nork daki ze neurri hartuko duen. Hori bai, ziurrenik erabakia ez da herritarrontzako positiboa izango.

Euskal Herrira bueltatuz, lehen aipatutako zerga igoeren joera ere bogan dago. Gipuzkoako Aldundiak aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren proiektua onartu du, bertoko eragile sozioekonomikoak neurriaren alde edo kontra agertuz. Batzuk, enpresak zigortuko dituelako. Beste batzuk, interes propagandistiko hutsa duen zerga delako, hauen ustez zerga berriak ez baitu aldaketa esanguratsurik aurkezten. Neurri hau entzutetsua izaten ari dela da guztiek ados dauden puntu bakarra da. Bizkaian, aldiz, uraren prezioa bataz besteko %10 igoko du Ur Partzuergoak, honen hitzetan europar araudira egokitzeko asmoz. Azken urteotan garestitzea nabarmena egin da, araudi honek eskatzen baitu zerbitzuaren prestazio kostua erabiltzaileek jasatea. Neurri honi buruz, zarata eta berri gutxi.

Zerga igoerak, zerga berriak, tasen hazkundea… eztabaida nagusia ezkutatzen dute: zein da zerga sistemaren helburua? Eta zein izan beharko litzateke? Hor dago koska.

Zergak, zuzenak edo zeharkakoak izan daitezke. Lehenengoek zergapekoen finantza egoera espezifikoa kontutan hartzen dutela; bigarrenek, aldiz, proportzio berean zergapetuz aberatsak zein herritar apalak. Progresibo, proportzionala edo erregresiboak izan daitezke baita ere. Gizartearen helburua errentaren banaketa justu bat izatea bada, zerga sistema zuzena eta progresiboa izan beharko litzateke. Akaso ez al da hori gure gizartearen oinarrizko xede bat?

Azken aldian hartutako neurriek helburu honen aurka doaz. BEZaren kasua aipagarriena da, baina ez bakarra. Frantzian enpresei zuzendutako zerga-kreditu lerro bat zabalduko dute, ekonomia sustatzeko; baina honen ordaina zeharkako zerga erregresiboen igoera izango da. Hauxe al da hartu beharreko bidea? Hots, ekonomia sustatzeko eta administrazio ezberdinen finantza arazoak eta zuloak estaltzeko horrelako zerga igoerak aplikatzea da bide bakarra?

Amaitzeko, presio fiskala aipatu behar: ekonomian sortzen den ehun euroetatik, administrazioek zenbat eskuratzen duten. 2009an, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan %29,3 zen, Europar Batasuneko bataz bestekoa %38,4 izanik: badago bertoko administrazioen sarrerak handitzeko aldea krisi garaian. Gauza da nola handitu, zerga zuzenen, zeharkakoen edo gizarte kotizazioen bidez. Horretarako, zerga sistemari buruz eztabaidatu behar da, honen helburua zein den argi utziz.

Advertisements

Endika -ri buruz

Endika naiz, eta ekonomian lizentziatu naizenetik, ogibide ezberdinak izan ditut, beti hezkuntza eta ekonomia arloen inguruan. Autogestioa/autoeraketa, enpresen berreskurapena, hauetan partehartzea eta alternatiba ekonomikoetan interesaturik, gizarte ekonomian, globalizazioa eta enpresa kooperatibetan aditua naiz.
Post hau analisia, Berria, Ekonomia, estatua, Orotarikoa atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s